Albisteak

Iragarpena

Jarraitu zuzenean gaur Kai Nakairen disko berriaren aurkezpena Plateruenean

Gaztea

"Baimenik Gabe" du izena gasteiztarraren diskoak eta reggaetoi erritmoak bildu ditu, euskaraz landuta. Gaur estreinatuko dute, 19:30ean, eta zuzenean eskainiko dugu Gaztean.

0:45
Kai Nakai.

Kai Nakaik (Iratxe Aguilera) disko berria kaleratu du: "Baimenik Gabe". Euskaraz egindako reggaetoia proposatu du Gasteizko musikari gazteak. "Ez Dakit", "Kolpe" eta "Emoiztazu Bihotz" piezak aurreratu ostean, lan osoa entzuteko aukera dugu orain.

Aurkezpena, Durangoko Azokan

Iaz, Durangoko Azoka Sormen Beka irabazi zuen, Durangoko Udalaren eta Gerediaga Elkartearen eskutik. Aurten, Kai Nakaik bere aurkezpen kontzertua emango du gaur arratsaldean, eta zuzenean jarraitu ahalko da Gaztearen webgunean 19:30etik aurrera. Maria Roca eta Ane Perez dantzariek eta DJ Anbrokek hartuko dute parte zuzenekoan.

Kolaborazioak, disko berrian

Genero-rolei aurre egitea, ahalduntzea eta mota guztietako harremanak bizitzea ez ezik, handinahia izatea eta arrakasta lortzea ere bultzatu nahi du disko honetan. Duplak, Xsakarak, STRk eta Mikel Urdangarinek kolaboratu dute Kai Nakairekin hainbat abestitan.