Albisteak

Kontzertuak

Olatz Salvadorrek zuzeneko emanaldi gehiago iragarri ditu martxorako

Gaztea

'Aho Uhal' diskoa kaleratu berri du musikari donostiarrak, eta zuzenean aurkezteko bira egiten ari da Euskal Herrian.

  • Olatz Salvador zuzeneko emanaldiak

    Olatz Salvador zuzeneko emanaldiak

Aho Uhal diskoa aurkezteko beste hiru zuzeneko iragarri ditu Olatz Salvador donostiarrak.

Kontzertuak Igorren, Sopelan eta Ugaon izango dira martxoan.

· Martxoaren 6an, Igorreko Lasarte Kultur Etxean.

· Martxoaren 12an, Sopelan, Kurtzio Kultur Etxean.

· Martxoaren 26an, Ugao Institutuko Patio Estalian.

Oso gazte zela murgildu zen Olatz Salvador musikaren munduan. Haurtzaroan hasi zituen piano eta solfeo ikasketak eta nerabezaroan gitarra jotzen ikasi zuen, inoren laguntzarik gabe. Skakeitan taldearekin hasi zuen bere bidea 2010. urtean. Handik lau urtetara, lehen aldiz oholtzara atera zituen berak konposatutako abestiak eta 2018an kaleratu zuen bakarkako lehen estudioko lana: Zintzilik.