Albisteak

Ekainaren 16an

Jarraitu Gaztean MIN sarien finala!

I.U. | Gaztea

Ekitaldia webgunean eta Youtuben ikusteko aukera eskainiko dizuegu 20:00etatik aurrera. Besteak beste, Zetak taldeak joko du zuzenean.

  • Belako

    Belako

Espainiako musika independientearen MIN sarien finala zuzenean ikusteko aukera eskainiko dizuegu Gaztearen webgunean eta Youtubeko kanalean. Hitzordua ekainaren 16an izango da, 20:00etatik aurrera. Zetak, Alizzz, DELAPORTE eta Dora, Ginebras, María Peláe eta Triángulo de Amor Bizarro arduratuko dira ekitaldia girotzeaz.

Euskal taldeak

Belako taldeak izendapen sorta pilatu du aurtengo edizioan. Honako sei atal hauetan dute garaikurra etxera eramateko aukera: disko onena, artista onena, abesti onena, rock disko onena, bideoklip onena eta ekoizpen onena.

Era berean, El Columpio Asesino rock disko onenaren atalean izendatu dute, Ataque Celeste lanari esker. Sonakaykoek, bere aldetik, flamenko disko onenaren kategorian irabazteko aukera izango dute ekainaren 16an Burgosen egingo den sari banaketa ekitaldian. La Bien Querida bilbotarra urteko artista onenen hautagaien artean izendatu dute. Euskal artista izendatuen zerrenda Maitane Sebastianek osatu du, musika klasikoko disko onenaren saria irabazteko aukera izango baitu.

Euskarazko disko onena

MIN sariek euskaraz egindako disko onenari atal bat eskaini dio aurten ere, bost lan aukeratuta: Amorante (Bat eta Hiru), Gatibu (Musikak Salbatuko Gaitu), Liher (Hemen Herensugeak Daude), Nøgen (Under Alt) eta Zetak (Zeinen Ederra Izango Den).