Albisteak

AGENDA

Asteburuko kontzertuen agenda osatu dugu Gaztean

Zea Mays, Olatz Salvador, Dupla, ETS, Kalakan, Chill Mafia eta beste hainbat talde eta artista arituko dira asteburu honetan zuzenekoak ematen.

  • Olatz Salvador

    Olatz Salvador

Ekaineko azken asteburu hau, kontzertuz betea dator! Adi irakurri!

Asteburuari hasiera ezin hobea emateko, ekainaren 25ean, ostiralean, Nøgen taldeak Donibane Lohizuneko Ducotenia parkean joko du gaueko 21:00etan. Andoainek, bi talde hartuko ditu Ondarreta ikastetxeko patioan. Lehena, Chill Mafia izango da arratsaldeko 19:30etan, eta amaitutakoan, Duplak emango du zuzenekoa 21:30etan. Gipuzkoan jarraituz, Tolosako zezen plazan, Anne Etxegoienek 'Emazte' lana auzkeztuko du 19:00etan. Bestalde, Debako Kalbeton Zumardiko karpan, Unidad Alavesa eta Azken Sustraiak taldeek akustikoa emango dute, 19:00etan ere.

Bizkaian, Sopelako jaiak direla eta, Zea Mays izango da bertan gaueko 22:00etan, udaletxeko plazan. Ibil Bedi talde nafarra, Zaratamoneko Elexalde kultur etxean emango dute zuzenekoa, 19:00etan. Eta, 20:00etan, Lekeitioko Ikusgarri aretoan, Kalakan taldeak du hitzordua.

Larunbatean, Arabako hiriburuan, Gasteizen, Nøgen eta Sua taldeek Iradier Arenan joko dute, 18:00etan. Gasteizen ere, Judimendi auzoko jaietan, Duplak emango du zuzeneko kontzertua, 21:15etan. Bizkaian berriz, Ibil Bedi ikusteko bigarren aukera bat, izan daiteke. Izan ere, Iurretako plazan izango dira arratsaldeko 19:00etan. Leioako Kultur Leioan, Olatz Salvadorrek 'Aho Uhal' diskaren birarekin jarraituko du. Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da ere. Eta, Bizkaiko azkena, Igorreko Goiko plazan izango da, Idoia Asurmendi, arratsaldeko 19:00etan.

Gipuzkoan berriz, Tolosak bi talde handi hartuko ditu bere gain. Lehena, En Tol Sarmiento da zezen plazan izango direnak 19:00etan eta, bigarrena, Grises da Bonberenean izango direnak 19:00etan ere. Larunbatarekin amaitzeko, Hernaniko kiroldegiko pistan Zetak taldeak emago du zuzenekoa 20:00etan.

Asteburuari amaiera emateko, igandean, Kalakan taldeak Getxoko Muxikebarri aretoan du hitzordua, 19:00etan. Eta, Rüdigerrek, Azkoitiko Matadeixenen, 12:30ean.