Albisteak

Iragarpena

Belakok 'Pandemic Tour 2020 Belako' dokumentala estreinatuko du Donostiako Zinemaldian

Gaztea

Pandemiak taldearen proiektuak hankaz gora nola jarri zituen kontatu dute bizkaitarrek.

  • Belako

    Belako

Belako taldeak Pandemic Tour 2020 Belako dokumentala estreinatuko duela iragarri du. Iaz, pandemiak eragindako gorabeherak kontatu nahi izan ditu Mungiako bandak proiektu honetan.

Plastic Drama diskoaren argitalpena atzeratu behar izan zuen laukote bizkaitarrak 2020an; ondorioz, baita aurkezpen-bira ere. Hala eta guztiz ere, egoera berrira moldatu eta autozineak agertoki gisa erabiltzea erabaki zuten. Esperientza hura bildu eta dokumental batean islatu dute orain. Emaitza Donostiako Zinemaldian ikusi ahal izango da lehen aldiz.

Aurrerapen gisa, trailer hau publikatu du taldeak: