cerrar buscador

Zinemaldia 2023, Donostiako zinema jaialdiari eta Donostia Sariari buruzko azken albisteak - EITB

Zinemaldia

  • Donostia Saria

    Victor Ericeri ohorezko saria emateko gala. Victoria Eugenia, 22:00

  • Sail Ofiziala

    Estreinaldia: "Great Absence"

  • Zinemira

    Estreinaldia: "Mirande". Principe, 19:00

kultura

- Donostia Saria

Victor Erice Donostian dago Zinemaldiaren ohorezko saria jasotzeko

Bizkaiko zuzendariari Donostia Saria emango diote irailaren 29an, ostirala. "Cerrar los ojos" bere azken lanean parte hartu duten Jose Coronado eta Ana Torrent aktoreekin batera etorri da.

kultura

- Izarra

Binoche etxera itzuli da

Juliette Binoche aktore frantziarra, 2022ko Donostia Saria eta protagonista, Donostiako Zinemaldira heldu da.

kultura

- Zinemira

1:07

Muguruzak Bidasoako mugaren itxierak eragindako heriotzei buruzko dokumentala aurkeztu du

URKO ARISTI | MIKEL DOMINGUEZ | EITB MEDIA

"Bidasoa 2018-2023" Donostiako Zinemaldiaren Zinemira sailera ekarri du. Ekintzaileei ahotsa eta aurpegia emateaz gain, bizia galdu duten migratzaileak ere gogoan ditu.

1:31

2030 Agenda Euskadi Basque Country Saria

''Bâtiment 5'' pelikulari eman diote 2030 Agenda Euskadi Basque Country Saria

Jonan Fernandez Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiak eta Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak eman diete golardoa Ladj Ly zuzendariari eta produktoreei. "Gaur egun Europan oraindik dauden desberdintasun ekonomiko eta sozialak hobekien islatzen dituen filma" da.

Zinemaldia

Elkarrizketa

  • Josu Martinez, ''Bizkarsoro'' eta ''Mirande'' filmen zuzendaria

    Josu Martinez, "Bizkarsoro" eta "Mirande" filmen zuzendaria

Josu Martinez: "Euskara jendearen XX. mendea kontatu nahi izan dut"

Natxo Velez | EITB Media

Eskaintza bikoitza dakar Josu Martinez zinemagileak Donostiako Zinemaldira, Zinemira sailera: "Bizkarsoro" euskararen galtze "programatu eta planifikatuari" begiratzen dion film kolektiboa eta Jon Mirande idazlearen erretratu bat.

1:00

Analisia

Basterrak Sail Ofizialeko azken pelikulak komentatu ditu

Arkaitz Basterra zine kritikariak Donostiako Zinemaldiko azken txanpa du hizpide: "L'île rouge" (Uharte gorria, Robin Campillo), "Chung xing" (Udaberrian, Tzu-Hui Peng eta Ping-Wen Wang) eta "Great Abscence" (Abstentzia luzea, Kei Chika-Ura).

Begoña del Teso

Sinadura

Zinemaldia

Euskal Zinemaren Gala

5:54

Paco Sagarzazu aktoreak Zinemira Saria jaso du, baita euskal zinemaren maitasuna ere

Mikel Dominguez | EITB Media

Gainera, Estibaliz Urresolak EITBren lehen Egile Berriak saria jaso du, "20.000 especies de abejas" lanagatik. Euskal zinemak Zinemaldian izan du bere urteroko jaia, azken urtean industria zinematografikoak egindako lan bikaina aitortzeko momentua.

EITB TALDEA

- Zinemaldia

EITBren Egile Berriak saria eta Zinemira saria banatu dira Euskal Zinemaren Galan

EITB MEDIA

Estibaliz Urresolak jaso du Egile Berriak saria, estreinakoz, '20.000 especies de abejas' lanagatik. Paco Sagarzazu omendu dute Zinemira sariarekin eta 'Sultanaren ametsa' filmak lortu du gidoi onenarena. Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak aurkeztuta, euskal zinemaren ordezkaritza zabala bildu da

kultura

- Zinemaldia

2:34

Hayao Miyazaki zuzendariak Donostia saria jaso du Tokiotik

Zinema-zuzendariak bideo bat bidali du jaialdiari eskerrak emateko, baina ez zabaltzeko eskatu du.

1 / 30 Hurrengoa
Binoche etxera itzuli da

Binoche etxera itzuli da

Juliette Binoche aktore frantziarra, 2022ko Donostia Saria eta protagonista, Donostiako Zinemaldira heldu da.

''Bâtiment 5'' pelikulari eman diote 2030 Agenda Euskadi Basque Country Saria

''Bâtiment 5'' pelikulari eman diote 2030 Agenda Euskadi Basque Country Saria

Jonan Fernandez Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiak eta Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak eman diete golardoa Ladj Ly zuzendariari eta produktoreei. "Gaur egun Europan oraindik dauden desberdintasun ekonomiko eta sozialak hobekien islatzen dituen filma" da.

''Emakumeok betidanik ezagutu dugu diskriminazio bat zineman; oraindik bide luzea dugu aurretik''

''Emakumeok betidanik ezagutu dugu diskriminazio bat zineman; oraindik bide luzea dugu aurretik''

'Arnasa betean, emakume zinegileak' dokumentala aurkeztu dute Bertha Gaztelumendik eta Rosa Zufiak Zinemaldian. Euskal emakume zinegileak protagonista dituen lanaz eta prozesuaz aritu dira "Biba Zuek!" saioan. Orain filma hedatu nahi dute, eta Tokioko zinemaldian izango da lana.

Basterrak Sail Ofizialeko azken pelikulak komentatu ditu

Basterrak Sail Ofizialeko azken pelikulak komentatu ditu

Arkaitz Basterra zine kritikariak Donostiako Zinemaldiko azken txanpa du hizpide: "L'île rouge" (Uharte gorria, Robin Campillo), "Chung xing" (Udaberrian, Tzu-Hui Peng eta Ping-Wen Wang) eta "Great Abscence" (Abstentzia luzea, Kei Chika-Ura).

Muguruzak Bidasoako mugaren itxierak eragindako heriotzei buruzko dokumentala aurkeztu du

Muguruzak Bidasoako mugaren itxierak eragindako heriotzei buruzko dokumentala aurkeztu du

"Bidasoa 2018-2023" Donostiako Zinemaldiaren Zinemira sailera ekarri du. Ekintzaileei ahotsa eta aurpegia emateaz gain, bizia galdu duten migratzaileak ere gogoan ditu.

Victor Erice Donostian dago, ohorezko saria jasotzeko zain

Victor Erice Donostian dago, ohorezko saria jasotzeko zain

Bizkaiko zuzendariari Donostia Saria emango diote irailaren 29an, ostirala. "Cerrar los ojos" bere azken lanean parte hartu duten Jose Coronado eta Ana Torrent aktoreekin batera etorri da.

Begoña del Teso

Begoña del Teso

Analisiak

Gaiteroak, zeluloidezko akerraren larrean

Gaita-jotzaileak Donostiako hondartzen parean? Bai, zin egiten dizuet. Existitzen ez bada ere denok ezagutzen dugun herri batean kokaturiko "Bizkarsoro" film ausarta, elegantea, tristeziaz betea baina atzoko pasadizo malerusak biharko egunetara salto egiteko probesten dituena, lagundu nahi zuten.
Josu Martinez: Euskara jendearen XX. mendea kontatu nahi izan dut

Josu Martinez: "Euskara jendearen XX. mendea kontatu nahi izan dut"

Eskaintza bikoitza dakar Josu Martinez zinemagileak Donostiako Zinemaldira, Zinemira sailera: "Bizkarsoro" euskararen galtze "programatu eta planifikatuari" begiratzen dion film kolektiboa eta Jon Mirande idazlearen erretratu bat.
EITB Galaren alfonbra gorria, ''Itxaso'' seriearen aurkezpenean

EITB Galaren alfonbra gorria, ''Itxaso'' seriearen aurkezpenean

Surf munduan girotutako telesailaren lehenengo kapitulua eman dute Donostiako Zinemaldian, EITB Galaren baitan. Ostegunean estreinatuko dute Primeran.

Joxean Fernandez: ''Euskadiko Filmategiaren web orrian milaka azpititulu euskaraz zintzilikatuko ditugu''

Joxean Fernandez: ''Euskadiko Filmategiaren web orrian milaka azpititulu euskaraz zintzilikatuko ditugu''

Lehenengoz, Zinemaldiko Sail ofizialeko film guztiek euskaraz dituzte azpidatziak. Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiaren zuzendariak dioenez, euskaldunon eskubide bat da, eta euskara nazioartean ikusgarri egiteko balio du. Filmategiko webgunean laster milaka azpititulu egongo dira erabilgarri.

Miren Arrieta: '''Sultanaren ametsa' artelan bat da, oso berezia da; nire espektatibak gainditu ditu''

Miren Arrieta: '''Sultanaren ametsa' artelan bat da, oso berezia da; nire espektatibak gainditu ditu''

'Sultanaren ametsa' Zinemaldiko Sail ofizialean lehian dagoen animaziozko filmean Ines protagonistari ahotsa jarri dio Miren Arrietak. Dioenez, berarentzat erronka bat izan da, aurretik ez baitu inoiz ahotsa bakarrik erabili bere lanetan. Pelikula harrera oso ona izaten ari dela nabarmendu du.

Basterrak Sail Ofizialeko faboritoen artean kokatu du Cambordaren ''O corno'': ''Zoragarria da''

Basterrak Sail Ofizialeko faboritoen artean kokatu du Cambordaren ''O corno'': ''Zoragarria da''

Donostiarraren pelikulako zuzendaritza, argazkia eta interpretazioa goraipatu ditu Arkaitz Basterra kritikariak. "The Royal Hotel" ere gustatu zaio; ez, ordea, Xavier Legranden "Le successeur".

C. Tangana Donostiara heldu da, jarraitzaileen gozamenerako

C. Tangana Donostiara heldu da, jarraitzaileen gozamenerako

Musikaria erdigunean du "Esta ambicion desmedida" dokumentalak. Santos Bacana, Cris Trenas eta Rogelio Gonzalez zuzendarien lana Belodromoan aurkeztuko dute ostegunean, hilaren 28an.

Jaione Camborda donostiarrak ''O corno'' aurkeztu du Urrezko Maskorraren lehian

Jaione Camborda donostiarrak ''O corno'' aurkeztu du Urrezko Maskorraren lehian

Galizian bizi den zuzendariaren bigarren film luzea da "O corno". Illa de Arousan kokatuta dago isorioa, 1971n, eta protagonista beste emakumeei erditzen laguntzen dien eta ihes egin behar izaten duen emakume bat da.

Jessica Chastain: ''Polita izan da itzultzea eta jendea musukorik gabe ikustea''

Jessica Chastain: ''Polita izan da itzultzea eta jendea musukorik gabe ikustea''

Aktore estatubatuarrak "Memory" aurkeztuko du gaur Donostiako Zinemaldiko Perlak sailean, Michel Franco filmaren zuzendariarekin batera. Chastain pozik agertu da Donostiara itzuli eta bere zaleekin egoteko aukera izan duelako, oraingoan musukorik gabe.

''Itxaso'', euskaraz filmatutako zortzi ataleko thrillerra estreinatuko da gaur PRIMERAN plataforman

''Itxaso'', euskaraz filmatutako zortzi ataleko thrillerra estreinatuko da gaur PRIMERAN plataforman

17 urterekin Mexikotik Euskal Herrira etorrita, aitarekin bizi den gaztearen istorioa da habiapuntua. Jon Plazaola, Nerea Mazo eta Itziar Atienza dira protagonistak.

Ion de Sosa: 'Mamántula'k umorea dauka, baina ez da txistea

Ion de Sosa: "'Mamántula'k umorea dauka, baina ez da txistea"

Ion de Sosa donostiar zuzendariak "Mamántula" aurkeztuko du Zinemaldian, zinema beltza eta zientzia-fikzioa nahasten dituen film ertaina.
Irati Gorostidi: Aurreiritziak auzitan jartzea edo berrikustea da 'Contadores'en asmoetako bat

Irati Gorostidi: "Aurreiritziak auzitan jartzea edo berrikustea da 'Contadores'en asmoetako bat"

Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi-Tabakalera sailean aurkeztuko du Gorostidik "Contadores", Cannesko Kritikaren Astean erakutsi eta gero.
Euskal Zinemaren Gala, iruditan

Euskal Zinemaren Gala, iruditan

Ikusi Donostiako Zinemaldiaren 71. edizioko Euskal Zinemaren Galak utzi dituen irudirik onenak.

Iparragirrek EITBren Egile Berriak sariaren beharra azpimarratu du: ''Neurriak hartzen ditugu''

Iparragirrek EITBren Egile Berriak sariaren beharra azpimarratu du: ''Neurriak hartzen ditugu''

ETBko zuzendariak euskal egile berriak babesteko konpromisoa berretsi du, EITBren lehendabiziko saria ematean.

''Isabel Coixeten filmak gauza gehiegi kontatu nahi ditu eta ez dakigu, azkenean, zein den mezua''

''Isabel Coixeten filmak gauza gehiegi kontatu nahi ditu eta ez dakigu, azkenean, zein den mezua''

Arkaitz Basterrak ez dio Isabel Coixeten 'Un amor' filmari oniritzia eman, protagonistarekin erabat konektatzen ez delako eta, gainera, filmaren mezua argi geratzen ez delako. Bestalde, 'Puan' film argentinarra komedia dibertigarritzat jo du.

Estibaliz Urresolok lehenengo Egile Berriak saria jaso du, EITBren eskutik

Estibaliz Urresolok lehenengo Egile Berriak saria jaso du, EITBren eskutik

"20.000 especies de abejas" lanagatik jaso du saria zuzendari arabarrak. Euskal industriaren "ekosistema zabala" defendatu du, zinegileen kimuak pelikulak izan daitezen.

Paco Sagarzazu aktoreak Zinemira Saria jaso du, baita euskal zinemaren maitasuna ere

Paco Sagarzazu aktoreak Zinemira Saria jaso du, baita euskal zinemaren maitasuna ere

Gainera, Estibaliz Urresolak EITBren lehen Egile Berriak saria jaso du, "20.000 especies de abejas" lanagatik. Euskal zinemak Zinemaldian izan du bere urteroko jaia, azken urtean industria zinematografikoak egindako lan bikaina aitortzeko momentua.
Paco Sagarzazu, 2023ko Zinemira Saria: ''Epikurotarra izan nahi dut, goitik behera eta behetik gora''

Paco Sagarzazu, 2023ko Zinemira Saria: ''Epikurotarra izan nahi dut, goitik behera eta behetik gora''

Ibilbide luzeko aktoreak 2023ko Zinemira Saria eta Victoria Eugeniaren maitasuna jaso ditu, Euskal Zinemaren Galan.

''Sultanaren ametsa'', 2023ko euskal gidoirik onena

''Sultanaren ametsa'', 2023ko euskal gidoirik onena

Isabel Herguerak eta Gianmarco Serrak Euskal Gidoilarien Elkartearen saria jaso dute, baita Victoria Eugenia antzokiaren babesa ere. Pelikula Zinemaldiko Sail Ofizialeko lehian ere badago.

Muguruza: ''Migratzaileei izen-abizenak eta ahotsa eman dizkiegu; gizakiak dira, ez dira estatistika hutsa''

Muguruza: ''Migratzaileei izen-abizenak eta ahotsa eman dizkiegu; gizakiak dira, ez dira estatistika hutsa''

'Bidasoa 2018-2023' dokumentala aurkeztuko du Fermin Muguruzak Zinemaldian. Bidasoa ibaia zeharkatzen duten migratzaileak, musika, harrera sareetako aktibistak eta Gari Garaialde argazkilaria dira protagonistak. Migratzaileek jasotzen duten umiliazioa salatzearen beharra nabarmendu du.

Iñigo Gastesi, Zinemaldiko aurkezlea: “Oso esperientzia polita izaten ari da; egunero abentura txiki bat dago”

Iñigo Gastesi, Zinemaldiko aurkezlea: “Oso esperientzia polita izaten ari da; egunero abentura txiki bat dago”

Zinemaldian zehar Kursaalen estreinatzen dituzten filmen aurkezle lanetan ari da aurten Iñigo Gastesi aktorea eta, dioenez, oso esperientzia polita izaten ari da. Zenbait pasadizo eta bizipen kontatu dizkigu, eta egunero abentura txiki bat dagoela azaldu digu.

Isabel Coixeten ''Un amor'' pelikula, Urrezko Maskorra irabazteko lehian

Isabel Coixeten ''Un amor'' pelikula, Urrezko Maskorra irabazteko lehian

Sara Mesaren izen bereko liburuan oinarrituta dago, eta Laia Costa du protagonista.

David Fincherren The Killer da aurtengo Zinemaldiko ezusteko filma

David Fincherren "The Killer" da aurtengo Zinemaldiko ezusteko filma

Pelikula larunbatean, hilaren 30ean, eskainiko dute Victoria Eugenia antzokian, Erik Messerschmidt argazki zuzendariaren eskutik.
Bertha Gaztelumendik eta Rosa Zufiak emakume zinegileen arnasa pantaila handira eraman dute

Bertha Gaztelumendik eta Rosa Zufiak emakume zinegileen arnasa pantaila handira eraman dute

Euskal Zinema Galean "Arnasa betean, emakume zinegileak" pelikula dokumentala aurkeztuko dute. Gaztelumendik eta Zufiak Euskal Herriko zineman entzuten hasi den emakumeen ahotsari errepasoa egin diote.

1 / 30 Hurrengoa
1:43

Elkarrizketa

J. A. Bayonak Andeetako tragediara zinemako enpatia ekarri du ''La sociedad de la nieve'' pelikulan

ANER MURUA URKIA | MIKEL DOMINGUEZ | EITB MEDIA

1972ko hegazkin istripuaren ondorengoa erakusten du Juan Antonio Bayona zuzendariak. "Lo imposible" filmean bezala, bizirauteko istorio bat da. Zinemaldiko "Perlak" sailean dago ikusgai.

0:37

SARIA

Carla Simon zinemagile kataluniarrak jaso du aurtengo Zinema Sari Nazionala

EITB MEDIA

Larunbat honetan Tabakaleran egin duten ekitaldian eman dio saria Miquel Iceta ministroak. 36 urterekin, 'Alcarràs' eta 'Verano 1993' filmen zuzendaria gazteenetarikoa da aitortza hori jasotzen. Gainera, hiru Goya irabazi zituen bere opera primarekin, eta iazko Berlinalen Urrezko Hartza jaso zuen.

3:41

Zinemaldia

Fipresci saria Aki Kaurismäki zinema zuzendari finlandiarrarentzat

Aki Kaurismäki zinema zuzendari finlandiarrari Fipresci saria eman diote 'Fallen Leaves' filmarengatik. Helsinkiko gauean kasualitatez topo egiten duten bi pertsona bakartiren istorioa kontatzen du filmak.

Zinemaldia

71. Zinemaldia

0:38

"Zine bakanala" hasi da Donostian, Miyazakiri ohorezko saria emanda

M. D. | EITB Media

Zazpigarren artea protagonista nagusia da Donostian. 684 proiekzio hartuko ditu Gipuzkoako hiriburuak, lehiaketa ofizialetik haratago. Izarrak ere izango dira, Hollywoodeko aktoreen greba gorabehera.

Politika

Elkarrizketa Radio Euskadin

  • ''No me llame Ternera'' filmaren kartela.

    "No me llame Ternera" filmaren kartela. Argazkia: @sansebastianfes

Rebordinos: "Evoleren filma ikusi duten biktima batzuen ustez, min egin dezake, baina ez du ETA zuritzen"

Eider Garaikoetxea O. | EITB Media

Zinemaldiko zuzendariak nabarmendu duenez, ziur zeuden "No me llame Ternera" ez zela Sorturen gustukoa izango, baina Arkaitz Rodriguezek ikusi ostean kritikatu izana eskertu du. "Ikusi barik kritikatzea da errespetatzen ez dudana", esan du.

Faktoria

71. Zinemaldia

  • Joxean Fernandez, Donostiako zinemaldiko zuzendaritzako kidea, Faktoria albistegian

    Joxean Fernandez, Donostiako zinemaldiko zuzendaritzako kidea, Faktoria albistegian

    23:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

Joxean Fernandez: "Aurtengoa historikoa da, bi emakume zinemagile donostiar sail ofizialean izango dira!"

Oihane Yustos | EITb Media

Donostiako Zinemaldiaren 71. edizioa hasi atarian, Joxean Fernandez zinemaldiko zuzendaritza taldeko kidea, "Faktoria"n izan dugu.

EITB TALDEA

Donostia Zinemaldia

Donostia Zinemaldiari begira izango da EITB

EITB Media

Euskal Zinemaren Galan Egile Berriak saria emango du EITBk estreinakoz. Horrez gain, "Itxaso" fikzio berria aurrestreinatuko du EITB Galan eta "Go!azen 10" telesailaren emanaldi berezia egingo du Belodromoan.

  • Oscarrak 2023

    Oscarrak 2023

    Kontsulta itzazu Oscar sarietako izendapen eta irabazle guztiak, eitb.eus-en

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena