Albisteak

Durangoko Azoka

Euskal musikaren topaleku izango da Ahotsenea bosgarren urtez

L.Z.

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan disko berriak aurkeztuko dituzten hainbat euskal talde zuzenean arituko dira Ahotsenea Gunean.

  • Ahotsenea 2010

Durangok Euskal Liburu eta Disko Azokaren 47. edizioa hartuko du igandera bitartean eta Landako Erakustazokan egingo den azoka erraldoiak ez ezik, Ahotsenean izango diren kontzertuek eta aurkezpen-solasaldiek ere leku garrantzitsua beteko dute.

Ahotsenea Sortzaileen Gunean hainbat idazle eta musikari bilduko dira beraien diskoak zein liburuak zuzenean aurkezteko. Ohi bezala, Landako aldameneko karpan antolatuko dituzte Ahotsenea Guneko ekintzak eta, 10:00etan hasi eta 22:00ak bitartean, euskal literaturaz eta musikaz gozatzeko aukera izango dute bertara gerturatzen direnek.

Abenduaren 7ko egitaraua

Goizean Gozategi, Seiurte eta Xabi San Sebastian Band izango dira protagonista Ahotsenea Gunean. Arratsaldean berriz, Larregi, Never Surrender eta Itziarren semeak taldeek dute zita eta iluntzean, 20:30ean, Willis Drummondek zuzenean joko ditu A eta B disko berriko kantuak.

Abenduaren 8ko egitaraua

Azokako hirugarren eguna doinu dantzagarriekin abiatuko da. Izan ere, Betagarriren abesti berriek hartuko dute Ahotsenea, 11:00etatik aurrera, eta honen ostean, Gose igoko da taula gainera.

14:30ean Seiren taldearen kontzertua egongo da eta arratsaldean Anger (15:30ean), Arcada Social (16:30ean), U.K. Bill (18:30ean), Enkore (19:30ean) eta Bronzeren (20:30ean) bisita jasoko du Ahotseneak. Eguna Skakeitan taldearen emanaldiarekin bukatuko da.

Abenduaren 9ko egitaraua

BI talderen zuzenekoak nabarmenduko ditugu Durangoko Azokaren azken eguenerako. Anai Arrebak taldeak girotuko du Ahotsenea, 15:30etik aurrera, eta 16:30ean Glaukomak bere abesti berrienak aurkeztuko ditu.

Kontsultatu hemen Ahotseneako egitarau osoa.