Albisteak
Aurkezpena
Korrika 18k kantua eta bideoklipa aurkeztu ditu
L.Z.
Martxoaren 14tik 24ra bitartean egingo da Korrikaren 18. edizioa, "Eman euskara elkarri" lelopean.
Duela aste batzuk iragarri genizuen bezala, Korrikaren 18. edizioa martxoaren 14an Andoaindik abiatu eta, hamaika egun geroago, Baionan bukatuko da.
"Eman euskara elkarri" lelopean, AEK-k antolatutako euskararen aldeko lasterketak Euskal Herri osoa zeharkatuko du. "Euskarak euskal herritarrok elkarrekin bizitzeko hizkuntza izan behar duelako", euskararen aldeko korrikaldia egingo dute euskaltzaleok 2013ko martxoan.
Oraindik hilabete batzuk falta diren arren, gaur bertan antolatzaileek Korrika 18ren bideoklipa eta kantua aurkeztu dituzte, eta, aurreikusitakoaren arabera, aurki emango dute ezagutzera zein den Korrikak herriz herri eta egunik egun egingo duen ibilbide zehatza.
Hemen duzue Korrikari buruzko informazio gehiago.
Duela aste batzuk iragarri genizuen bezala, Korrikaren 18. edizioa martxoaren 14an Andoaindik abiatu eta, hamaika egun geroago, Baionan bukatuko da."Eman euskara elkarri" lelopean, AEK-k antolatutako euskararen aldeko lasterketak Euskal Herri osoa zeharkatuko du. "Euskarak euskal herritarrok elkarrekin bizitzeko hizkuntza izan behar duelako", euskararen aldeko korrikaldia egingo dute euskaltzaleok 2013ko martxoan.Oraindik hilabete batzuk falta diren arren, gaur bertan antolatzaileek Korrika 18ren bideoklipa eta kantua aurkeztu dituzte, eta, aurreikusitakoaren arabera, aurki emango dute ezagutzera zein den Korrikak herriz herri eta egunik egun egingo duen ibilbide zehatza. Hemen duzue Korrikari buruzko informazio gehiago.