Albisteak

Bilduma

Korrikaren soinu-banda osatu dugu!

I.U.

Euskararen aldeko jaiak 1980an egin zituen lehen urratsak, eta abesti gogoangarriak utzi ditu bidean.

  • Korrika

    Korrika

Korrikak 18. edizioa abiatuko du 2013ko martxoaren 14an Andoainen, "Eman euskara elkarri" lelopean. Esne Beltza taldeak egin du kanta, AEK-k antolaturiko euskararen aldeko lasterketa girotzeko.

1980an martxan jarri zutenez gero, asko izan dira jaia girotu duten kantak eta artistak: Xabier Amuriza, Akelarre, Egan, Joxe Ripiau eta Fermin Muruguza, besteak beste. Denboran atzera bidaia egin nahi izan dugu Gaztean, soinu-banda berezi horri errepasoa egiteko. Gogoratu gurekin urratsez urrats!

1980: Xabier Amuriza, "Korrika 1"
1982: Akelarre, "Korrika 2"
1983: Egan, "Korrika 3"
1985: Lontxo Aburuza, "Korrika 4"
1987: Oskorri, "Korrika 5"
1989: Xanti eta Maider, "Gu AEK-koak gara"
1991: Irigoien anaiak eta Mikel Erramuspe, "Korrika 7"
1993: Tapia eta Leturia, "Aide Korrika"
1995: Maixa eta Ixiar, Alex Sardui, Kepa Junkera, "Bizi ganoraz"
1997: Gozategi, "Euskal Herria Korrika"
1999: Joxe Ripiau, "1 eta 1"
2001: Fermin Muguruza, "Big Beñat"
2003: Mikel Laboa eta Ruper Ordorika, "Gero bat gaurdanik"
2005: Afrika Bibang, "Ni ere bai"
2007: Niko Etxart eta El Drogas, "Heldu"
2009: Betagarri, "Ongi etorri laguna"
2011: Gose, "Pausoz pauso euskalakari"
2013: Esne Beltza, "Bagoaz"