13:10

Gaztea

Gaztea Irratia

Princeren omenezko 'Boom Shaka Laka' saioa, igande gauean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Saio berezi horretan, Princeren abesti ezagunenak ez ezik, Makalarengan eragina izan duten kantuak ere entzungo dira.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Princeren heriotzak ustekabean harrapatu du musikaren mundua. Batetik eta bestetik ari dira iristen doluminak Prince Rogers Nelsonen heriotza dela eta, eta egunkari zein aldizkari garrantzitsuenak horren berri ematen dabiltza azken orduetan.

Batzuek, gainera, omenaldi berezia egin nahi izan diote; Makalak, kasu. Hori horrela, igandeko 'Boom Shaka Laka' saioa bart zendutako artista ezagunaren omenezkoa izango da. Saio berezi horretan, Princeren abesti ezagunenak ez ezik, Makalarengan eragina izan duten kantuak ere entzungo dira.

Esan bezala, igandean omenduko dute Minneapolisko abeslari, konposatzaile eta musikaria Gaztean, 22:00etatik aurrera. Ez galdu!

rera. Ez galdu!

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena