Gaztea
Ostiraleko egitaraua
LUZIA ZUGADI | EITB.EUS
Abenduaren 6ra arte literatura eta musika izango dira nagusi Durangon. Gaurkoan, besteak beste, Gatibu, Revolta Permanent eta Willis Drummond arituko dira.
Durangoko Azokaren 51. edizioa geratzeko gogoz dator. Iaz bezala, bost egunez izango da euskal kulturaren plaza Bizkaiko aipatu udalerria. Izan ere, bederatzi gunetan banatuta, adin, gustu eta estilo anitz asetzeko adina jarduera hartuko ditu Durangok, gaurtik aurrera.
Hain zuzen ere, 10:00etan hasiko dira eguneko ekitaldiak. Ikasle Eguna izanik, batik bat, gazteei zuzendutako egitaraua prestatu dute antolatzaileek lehenengo egunerako. Hala, nabarmentzekoa da sarrera ekitaldia 19:00etan egingo dutela Areto Nagusian. Irudienan, Igelak filma estreinatuko dute ordu berean.
Kabi@, berriz, berrikuntza teknologikoen gune bihurtuko da aurten ere, eta Saguganbarak etxeko txikienen bisita jasoko du egunero.
Alabaina, abenduaren 2ko plater nagusienak Ahotseneak eta Plateruenak dastatuko dituzte. Dakizuenez, euskal sortzaileen gunean bi ekitaldi mota bereiziko dira: alde batetik, solasaldiak, eta bestetik, zuzeneko musika emanaldiak. Horietan jarriko dugu arreta, bereziki, punta-puntako taldeak arituko baitira bertantxe. Gaurkoan, esaterako, Bostenbor, Xatiro, Sarkor, Fumut, Hi Exekutibo, Revolta Permanent eta Baobabs Will Destroy Your Planet taldeen musika nagusituko da, baita jende andana bilduko duen Gatiburen kontzertua ere (azken hori 13:40an).
Plateruena, ostera, Willis Drummonden doinuekin jantziko da gauean. Lapurtarrek Tabula Rasa lana aurkeztuko dute, 23:00etatik aurrera.
Irratia zuzenean
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.