Gaztea
Aste honetako sailkapena
ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS
Bigarren tokian dago Coldplayren 'Orphans' eta hirugarrean geratu da, bere aldetik, Zea Maysen 'Kea'.
Bideoak (1)
En Tol Sarmiento taldeak lortu du aste honetan Top Gaztea zerrendaren lehen postua, "Aukera Berriak" kantuari esker. Bigarrenean geratu da Coldplayren "Orphans" eta hirugarrean, Zea Maysen "Kea".
Dua Liparen "Don't Start Now" proposamena gora egiten ari da astez aste, eta laugarrenean kokatu da, zortzigarrenetik lau toki gora eginda. Izaroren eta Xoel Lopezen "Invierno a la Vista" dago bosgarren, eta postu bat beherago, Willis Drummonden "Lehentasuna".
Atzetik, zazpigarren, Sua taldearen "Ordu Beltzak" abestia sailkatu da. Ondoren, indar apur bat galduta, Maroon 5 taldearen "Memories" dago zortzigarren.
Azkenik, 'Top 10' zerrenda itxi dute Skakeitanek ("Ezpainetan Odola") eta Niall Horanek ("Nice To Meet Ya").
1.- ETS: Aukera Berriak
2.- COLDPLAY: Orphans
3.- ZEA MAYS: Kea
4.- DUA LIPA: Don't Start Now
5.- IZARO / XOEL LOPEZ: Invierno a la Vista
6.- WILLIS DRUMMOND: Lehentasuna
7.- SUA: Ordu Beltzak
8.- MAROON 5: Memories
9. -SKAKEITAN: Ezpainetan Odola
10.- NIALL HORAN: Nice to Meet Ya
Zerrenda osoa, hemen.
Irratia zuzenean
© EITB - 2022 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.