Gaztea
Aste honetako sailkapena
ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS
Bigarren dago Dua Liparen 'Don't Start Now' eta hirugarrenean kokatu da Willis Drummond taldearen 'Lehentasuna'.
Bideoak (1)
Zea Mays taldearen "Kea" kantua iritsi da Top Gaztea zerrendaren gorenera aste honetan, hirugarrenetik bi postu gora eginda. Dua Lipak ere bi toki gora egin ditu, eta bigarrean dago "Don't Start Now" proposamenari esker. Willis Drummondekoak daude podiuma osatzen, "Lehentasuna" melodiaren erritmoan.
Black Eyed Peasen "Ritmo"k ere gora egin du, seigarrenetik laugarrenera. Coldplayren "Orphans" arrakasta, berriz, joan den astean baino lau postu beherago ikusiko dugu: bosgarren. Xabi Solano eta Maren, bere aldetik, gora egiten ari dira "Euri Artean" abestiarekin: zortzigarrenetik seigarrenera.
Honako lau pieza hauek itxiko dute hamar abesti bozkatuenen zerrenda: "Blinding Lights" (The Weeknd), "Aukera Berriak" (ETS), "Paris" (Izaro) eta "Memories" (Maroon 5)
1.- ZEA MAYS: Kea
2.- DUA LIPA: Don't Start Now
3.- WILLIS DRUMMOND: Lehentasuna
4.- BLACK EYED PEAS / J BALVIN: Ritmo
5.- COLDPLAY: Orphans
6.- XABI SOLANO / MAREN: Euri Artean
7.- THE WEEKND: Blinding Lights
8.- ETS: Aukera Berriak
9. -IZARO: Paris
10. -MAROON 5: Memories
Zerrenda osoa, hemen.
Irratia zuzenean
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.