Gaztea

Aste honetako sailkapena

Zetaken "Zeinen Ederra Izango den", Top Gaztea zerrendan nagusi

ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS

"Logela Honetan" abestia dago bigarren, eta Benne eta Gus D'appertonen "Supalonely", berriz, hirugarren.

Aste honetan, Zetaken "Zeinen Ederra Izango Den" kantuak lortu du Top Gaztea zerrendaren lehen postua, ETSren eta Green Valleyren "Logela Honetan" abestiari aurrea hartuta. Bi horien atzetik, podiuma osatzen geratu da "Death Bed" (Powfu eta Beabadoobee).

Seigarrenetik bi toki gora eginda, laugarrenean dago Xabi Solano eta Nøgenen "Iluntzean". Horrez gain, asteko igoera nabarmenenetakoa egin dute Lady Gagak eta Ariana Grandek "Rain On Me"ren erritmoan, hamabosgarrenetik bosgarrenera igo baitira, entzuleen botoei esker. Indarra galdu dute, berriz, Bennek eta Gus D'Appertonek ("Supalonely"), hirugarrenetik seigarrenera behera eginda. 

Zazpigarren dago Kai Nakairen "Kolpe" proposamena; zortzigarren, Surf Mesa eta Emileeren "I Love You Baby"; bederatzigarren, Harry Stylesen "Watermelon Sugar", eta   Bulegoren "Hegan" abestiak itxi du aste honetan hamar abesti bozkatuenen zerrenda.

1.- ZETAK: Zeinen Ederra Izango Den 

2.- ETS ft. GREEN VALLEY: Logela Honetan

3.- POWFU, BEABADOOBEE: Death Bed 

4.- XABI SOLANO ft. Nøgen: Iluntzean 

5.- LADY GAGA ft. ARIANA GRANDE: Rain On Me

6.- BENNE ft. GUS D'Apperton: Supalonely

7.- KAI NAKAI: Kolpe

8.- SURF MESA ft. EMILEE: I love You Baby

9.- HARRY STYLES: Watermelon Sugar

10.- BULEGO: Hegan

Zerrenda osoa, hemen.