Gaztea

Aste honetako sailkapena

Lady Gagak eta Ariana Grandek Top Gaztea zerrendaren lehen tokiari eutsi diote

ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS

"Rain On Me" arrakastak gorenean mantendu ditu beste aste batez. Harry Stylesen "Watermelon Sugar" dago bigarren; eta hirugarren, Surf Mesa eta Emileeren "I Love You Baby".

Lady Gaga eta Ariana Grande Top Gaztearen gailurrera iritsi ziren joan den astean eta hor jarraitzen dute aste honetan ere, "Rain On Me"ren erritmoan. Harry Stylesen "Watermelon Sugar" proposamenak ipini da bigarren. Ondoren, podiuma osatzen, Surf Mesa eta Emileeren "I Love You Baby" kantua dago hirugarren, zortzigarrenetik bost toki irabazita.

Kai Nakairen "Kolpe" kokatu da laugarren; The Weeknden "In Your Eyes" bosgarren; eta seigarren, Nøgenen "Mila Aldiz".

Zazpigarrenari eutsi dio "Death Bed" abestiak (Powfu eta Beabadoobee). Gora eginez jarraitzen dute, bere aldetik, Rosaliak eta Travis Scottek, hamargarrenetik zortzigarrenera jauzi egin dutelako "TKN"rekin. Azkenik, honako bi pieza hauek itxi dute hamar abesti bozkatuenen zerrenda: ETSren eta Green Valleyren "Logela Honetan" (9), eta Zetaken "Zeinen Ederra Izango Den" (10).

1.- LADY GAGA ft. ARIANA GRANDE: Rain On Me 

2.- HARRY STYLES: Watermelon Sugar 

3.- SURF MESA ft. EMILEE: I love You Baby

4.- KAI NAKAI: Kolpe

5.- THE WEEKND: In Your Eyes

6.- NØGEN: Mila Aldiz

7.- POWFU, BEABADOOBEE: Death Bed

8.- ROSALIA ft. TRAVIS SCOTT: TKN

9.- ETS ft. GREEN VALLEY: Logela Honetan

10.- ZETAK: Zeinen Ederra Izango Den 

Zerrenda osoa, hemen.