Gaztea

Saio berezia

Zinemaldi giroan, gaurko 'Dida'

Gaztea

Eneko Sagardoi eta Amaia Aberasturi aktoreen bisitaz gain, La Oreja de Van Gogh taldea izango dugu zuzen-zuzenean, disko berria aurkezten.

  • Dida saioko lantaldea

    Dida saioko lantaldea

'Dida' saio berezi prestatu dugu gaur, osteguna, Donostiako Zinemaldian bete-betean gaudela aprobetxatuz. Menuari ez zaio osagairik faltako, 07:00etan hasi eta 11:00ak arte. Irratian edo internet bidez entzun daiteke.

Besteak beste, La Oreja de Van Gogh taldearen bisita izango dugu. Un susurro en la tormenta diskoa aurkeztu berri du talde donostiarrak, eta aurkezpen berezia egingo dute Gaztean. Leire Martinezekin eta taldekideekin solasean arituko gara, gainera.

Ondoren, Amaia Aberasturi (Akelarre) eta Eneko Sagardoi (Hil Kanpaiak) aktoreak gonbidatu ditugu, Donostiako Zinemaldiak aurkeztu dituzten pelikulak direla eta.

Atal bereziak

Ohiko kolaboratzaileak eta sorpresak ere ez dira faltako hitzordu garrantzitsu honetan: Maddalen Arzallusen 'Kantualitatea', Jon Gotzonen emanaldi berezia, eta kontatu ezin diren beste kontu ugari.

Ez ahaztu hitzordua dugula, 07:00etatik 11:00etara!