07:20

Gaztea

Aste honetako sailkapena

Zea Maysen "Atera", Top Gaztea zerrendaren gorenean

ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS

Bigarren geratu da BTSren "Dynamite", eta podiuma osatuko du Sara Zozayaren "Lili" proposamenak.

  • Zea Mays

    Zea Mays

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Zea Maysen "Atera" kantuak lortu du aste honetan TOP GAZTEA zerrendaren lehen tokia. Bigarren, BTS dago, "Dynamite" proposamenarekin, eta hirugarren, podiuma osatzen, Sara Zozayaren "Lili". Ondoren, Izaroren "Hainbeste" abestiak gora egiten jarraitzen duenez astez aste, laugarrenean kokatu da. 24K GOLDN eta Ian Diorren "Mood" piezak, bere aldetik, behera egin du postu bat.

Nøgenen disko berriko "Zeri Begira Hartu Nahi Duzu Lo" abestiak indartsu egin du gora ate honetan, bederatzigarrenetik seigarrenera, hain zuzen ere. "Jerusalema"ren erritmoan dantzan jarraituko dugu, zazpigarren baitago.  

'Top 10'eko azken hiru kantuak honako hauek dira: Machine Gun Kelly eta Blackbearen "My Exs Best Friend", Grises eta Jurgi Ekiza batu dituen "Galdu Arte" eta azkenik, Dua Lipa eta Dababyren "Levitating".

1.- ZEA MAYS: Atera 

2.- BTS: Dynamite

3.- SARA ZOZAYA: Lili

4.- IZARO: Hainbeste

5.- 24K GOLDN ft IAN DIOR: Mood

6.- Nøgen: Zeri Begira Hartu Nahi Duzu Lo

7.- MASTER KG ft. Nomcebo Zikode: Jerusalema

8.- MACHINE GUN KELLY / BLACKBEAR: My Exs Best Friend

9.- GRISES ft. JURGI EKIZA: Galdu Arte

10.-DUA LIPA ft. DABABY: Levitating

Zerrenda osoa, hemen.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean