09:35

Gaztea

Apirilaren 15ean

Gaztea Cover lehiaketako Entzulearen Saria ere jokoan, gaurko final handian

I.U. | Gaztea

Epaimahaiaren sariaz gain, entzuleek botoa emateko aukera izango dute Gaztearen webgunean, 19:00etan hasita.

  • Gaztea Cover

    Gaztea Cover

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gazteako entzuleek eta jarraitzaileek Gaztea Cover lehiaketako Entzulearen Saria erabakitzeko aukera izango dute, gaurko final handian. Izan ere, 19:00etan hasita, bozketa abiatuko dugu Gaztearen webgunean, lau finalisten artean gogokoena hautatzeko. Boto gehien lortzen dituena izango da nagusi, eta txirula.com dendan erabiltzeko 1.000 euro irabaziko ditu.

Final nagusiak formatu berezia izango du, pandemiaren egoerak hala eskatuta. 20:00etan hasita, streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da Gaztearen webgunean, eta finalistek etxetik hartuko dute parte.

Finalistak

Ainhoa Arroitajauregiren "Driver License", Eider Sanchezen "23 de Junio", Maria Izagaren "The House of the Rising Sun" eta Alaitz Artolaren "Miseriak" abestiak sailkatu dira Gaztea Cover lehiaketako final handirako.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean