Gaztea
Aste honetako sailkapena
EITB.EUS
Lehenengo eta bigarren postuetan ez da aldaketarik izan. Lehenengoan Anne Lukin eta Gorka Urbizuren "Lisboa" dago, eta bigarrenean, berriz, Zetaken "Akelarretan".
Anne Lukin eta Gorka Urbizu
"Lisboa" eta "Akelarretan" abestiek gogor heldu diete lehenengo bi postuei. Hirugarren astea beteko dute TOP GAZTEAko zerrendan. Podiumaren hirugarren postua "Adrenalina" lanarentzat da aste honetan. Aurreko asteko zerrendarekin alderatuta, postu bat egin du gora Chica Sobresalto eta Zahararen lanak.
Bestalde, Nøgen taldearen "Erori Arte" abestia laugarren postura heldu da, eta The Weeknd eta Ariana Granderen "Save Your Tears" bosgarren dago oraindik. Seigarrena Dua Liparen "Were Good" da, bi postu galduta. Zazpigarrenen zenbakian ez dago aldaketarik, Lil Nas X raperoaren "Montero" baitago.
Imagine Dragons talde estatubatuarrak postu bat egin du gora, "Follow You" abestiarekin, eta zortzigarrenera iritsi da. Olatz Salvadorrek eta Idoiak izugarrizko gorakada izan dute. 19. postuan zeuden aurreko astean, eta bederatzigarrenean daude orain, "Gelditu Hor" abestiarekin. Amaitzeko, hamargarren postua Nathy Pelusoren "Delito" abestiarentzat da.
1.- ANNE LUKIN ft. GORKA URBIZU: Lisboa
2.- ZETAK: Akelarretan
3.- CHICA SOBRESALTO / ZAHARA: Adrenalina
4.- NØGEN: Erori Arte
5.- THE WEEKND / ARIANA GRANDE: Save Your Tears
6.- DUA LIPA: We're Good
7.- LIL NAS X: Montero (Call Me By Your Name)
8.- IMAGINE DRAGONS: Follow You
9.- OLATZ SALVADOR ft. IDOIA: Gelditu Hor
10.- TWENTY ONE PILOTS: Shy Away
Zerrenda osoa, hemen ikusgai.
Irratia zuzenean
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.