Gaztea

Uda

'Dida Fresh' saioak girotuko ditu udako goizak Gaztean

Gaztea

Uztailean eta abuztuan, 07:00etatik 11:00etara, goizeko konpainia onena izaten jarraituko dugu.

  • Dida Fresh saioko lantaldea

    Dida Fresh saioko lantaldea

'Dida Fresh' saioa bueltan da udako egun luzeekin batera. Goizero, 07:00etatik 11:00etara, konpainia ezin hobeaz gozatuko dugu. Uztailean, Julen Telleriak gidatuta, Antton, Jon Gotzon Aldaparena eta Andrea Gonzalez egongo dira irratiaren beste aldean.

Abuztuan, berriz, Xabin Fernandezek aurkeztuko du saioa, Andrea Gonzalezen eta Andrea Aranbururen laguntzaz. Kolaboratzaileak, sorpresak eta, noski, musika onena izango duzue Gazteako sintonian.

Ondo pasa uda!