cerrar buscador

Umorea

1 / 30 Hurrengoa
Surströmming Suediako sardinzar hartzitu kirasduna jan behar izan dute lehiakideek 'Nazkaria' proban

Surströmming Suediako sardinzar hartzitu kirasduna jan behar izan dute lehiakideek 'Nazkaria' proban

Izugarrizko nazka ematen duen menu bati egin behar izan diote aurre 'Jauzi edo jausi' proba gainditu ez duten 6 lehiakideek 'Nazkaria' proban. Suedian oso estimatua den Surströmming sardinzar hartzitu kirasduna jan behar izan dute. Inork gainditu al du proba?

''Lotsagabeak'': 100 gazte elkarren aurka lehian, 10.000 euroko saria lortzeko asmoz

''Lotsagabeak'': 100 gazte elkarren aurka lehian, 10.000 euroko saria lortzeko asmoz

Euskal Telebistako lehiaketa basati eta eroenean, 100 gazte elkarren aurka lehiatuko dira bakarra gelditu arte. Irabazleak 10.000 euroko saria eramango du etxera. Saltoak, kolpeak, eroriak eta barreak izango ditugu muturreko probetan. Aiora Enparantza eta Odei Jainaga izango dira epaileak.

''Euskal Telebistako saiorik eroena eta basatiena izango da ''Lotsagabeak''; barre asko egin dugu''

''Euskal Telebistako saiorik eroena eta basatiena izango da ''Lotsagabeak''; barre asko egin dugu''

Iker Galartza eta Miren Nogales "Lotsagabeak" saioaren aurkezleek lehiaketa izan dute hizpide "Biba Zuek!" saioan. Etxeko sofan egongo balira bezala, 100 lehiakideen bizipenak komentatuko dituzte eta, azaldu dutenez, barre asko egin dute saio ero eta basati honekin.

Peñagarikanok olagarroarekin izandako pasadizo dibertigarria kontatu digu Andoni Egañak!

Peñagarikanok olagarroarekin izandako pasadizo dibertigarria kontatu digu Andoni Egañak!

Anjel Mari Peñagarikanok gaztetan Zumaian olagarroarekin izandako pasadizo dibertigarri bat kontatu digu Andoni Egañak "Biba Zuek!" saioan. Olagarroa hitza ezagutu ez eta beste animalia batekin nahastu zuen...

Mirari Martiarena: “Nahi nuke ''Hitzetik Hortzera'' ikusten duen jendeak jasotzea ni ere bertsozalea naizela”

Mirari Martiarena: “Nahi nuke ''Hitzetik Hortzera'' ikusten duen jendeak jasotzea ni ere bertsozalea naizela”

"Hitzetik Hortzera"ren denboraldi berrian bera izango da aurkezlea iaz gidoilari lanetan ibili ondoren. Umore ukitua ematen saiatuko dira esketx batzuen bidez. "Harpa Jotzen" 'pozkasta' eta bere bakarrizketak ere izan ditu hizpide. Idoia Torregarairekin azaroaren 3an aurkeztuko du ikuskizun berria.

Itzuli da “Benetan Zabiz?”, betiko formatuan baina berrikuntzaz josita

Itzuli da “Benetan Zabiz?”, betiko formatuan baina berrikuntzaz josita

Malen Altuna eta Aitziber Gradosekin egon gara, podkastaren bigarren denboraldian entzun eta ikusiko duguna hizpide.
Antton Telleriaren “Nekatutak” ikuskizunak sekulako harrera jaso du YouTuben, publikatu eta ordu gutxira

Antton Telleriaren “Nekatutak” ikuskizunak sekulako harrera jaso du YouTuben, publikatu eta ordu gutxira

Bi urtez Euskal Herriko plaza eta areto gehienetan aritu ostean, stand up ikuskizuna grabatu zuen komikoak, martxoaren 4an, Donostiako Antzoki Zaharrean. 72 orduan 12.000 ikustalditik gora eskuratu ditu.
Giro paregabean, kantu eta txalo artean bueltatu da Mihiluze!

Giro paregabean, kantu eta txalo artean bueltatu da Mihiluze!

Mihiluze bueltan da! Gogoz eta pozik agertu dira partaideak lehen aste honetan; kantak, runba, txaloak eta publiko izugarria izan ditugu!

Ana Goitia: ''Konturatu naiz umorea egitea eta jendeari barre eginaraztea mundiala dela''

Ana Goitia: ''Konturatu naiz umorea egitea eta jendeari barre eginaraztea mundiala dela''

Albistegietan hasi zen Ana Goitia. Gerora, moda munduan murgildu zen, eta orain bakarrizketari modura ari da. Baina telebista mundua gustatzen zaio gehien, eta orain "Akelarre" saioa aurkeztuko du Nerea Garmendiarekin batera.

Maddalen Arzallus, Xabier Sukiarekin duen harremanaz: ''Behin ia-ia benetan haserretu ginen''

Maddalen Arzallus, Xabier Sukiarekin duen harremanaz: ''Behin ia-ia benetan haserretu ginen''

Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia "Biba Zuek!" saioaren aurkezleak "Gora Bihotzak!" programan izan dira, eta, besteak beste, euren arteko haremanaz mintzatu dira. Ikusi "Nork gehiago?" galdera-sorta dibertigarria!

Zein da gehien kontsumitzen den edaria Bilboko txosnetan? Iban Garcia erantzun eske ibili da

Zein da gehien kontsumitzen den edaria Bilboko txosnetan? Iban Garcia erantzun eske ibili da

Iban Garcia 'influencer'a Bilboko Aste Nagusian izan da parrandazaleen bila. Txosnetan barrena, egunotan gehien kontsumitzen diren edarien inguruan galdetu du. Ikus ezazu erreportajea!

Erronka musikal berria proposatu digute ''Go!azen'' telesaileko aktoreek: Jakin zein!

Erronka musikal berria proposatu digute ''Go!azen'' telesaileko aktoreek: Jakin zein!

Abestien inguruko erronkak asko gustatzen zaizkizuenez, hona hemen beste erronka musikal bat!

Udako maitasunen inguruan galdezka, hankaz gora jarri du Iban Garciak Donostia

Udako maitasunen inguruan galdezka, hankaz gora jarri du Iban Garciak Donostia

Iban Garcia influencer-a Donostiako kaleetan zehar ibili da maitasunari buruz galdezka, eta erabat aztoratu ditu aurrez aurre topatu dituenak. Ikus ezazu bideoa!

Joseba Usabiaga, Iker Galartzarekin duen harremanaz: ''Bere puzkerren usaina ere ezagutzen dut dagoeneko''

Joseba Usabiaga, Iker Galartzarekin duen harremanaz: ''Bere puzkerren usaina ere ezagutzen dut dagoeneko''

Joseba Usabiaga aktorea 'Gora Bihotzak!' saioan izan da eta proiektu desberdinei buruz mintzatu da. Tartean, 'Gure Zirkua'z hitz egin du, eta Iker Galartzarekin duen harremanaz galdetu diote Miren Nogalesek eta Julen Telleriak. Ikus ezazu elkarrizketa!

''Piztu Telebista'' saioko Ander Malbadi eta Ander Dorronsoro, ''postura'' desberdinen inguruan berbetan

''Piztu Telebista'' saioko Ander Malbadi eta Ander Dorronsoro, ''postura'' desberdinen inguruan berbetan

Ander Malbadi eta Ander Dorronsoro albiztuarrak dira jaiotzez, baina Donostian bizi dira. Telebista ikusterakoan, umorez komentatzen dute azaldutakoa; horregatik dira "Piztu Telebista" saioko partaiderik ezagunenetakoak! "Donostiako Suak 2023" saioan ere euren umorea erakutsi dute; ikus ezazu!

Araiako Umore Antzerki jaialdiak 30 urte bete ditu

Araiako Umore Antzerki jaialdiak 30 urte bete ditu

Araia-Asparrenan Umore Antzerki Jaialdia ospatzen ari dira egunotan, herritarrentzat galdu ezinezko hitzordua. Hogeita hamargarren urtez, herriko plazak Estatu osotik datozen konpainien lanak hartuko ditu.

Agustin Ezenarro eta Ilaski Serrano, ''Gastronomadak'' saioaren erronka baten aurrean: jakin ezazu zein!

Agustin Ezenarro eta Ilaski Serrano, ''Gastronomadak'' saioaren erronka baten aurrean: jakin ezazu zein!

Egoitz Txurruka 'Txurru' eta Javi Rivero "Gastronomadak" saioko aurkezleek erronka zaila jarri diete Agustin Ezenarro eta Ilaski Serranori. Begiak estalita eta usaimenaz eta dastamenaz baliatuta, jaki bat asmatu behar izan dute: Lortu ote dute? Ikus ezazu bideoa!

Abuztuaren 20a da Piztu Telebista saioko castingean izena emateko azken eguna

Abuztuaren 20a da "Piztu Telebista" saioko castingean izena emateko azken eguna

Amaitzear da hirugarren denboraldiko castinga. Bi eta hiru kide arteko familia edo lagun talde berrien bila gabiltza. Izena emateko, saioaren Instagram kontuan sartu behar da.
Barruak hustu dituzte karaokean ''Gora Bihotzak'' saioko lagunek

Barruak hustu dituzte karaokean ''Gora Bihotzak'' saioko lagunek

Kalean bertan karaoke bat inprobisatu dute "Gora Bihotzak" saioko lagunek. Fin aritu dira kantuan Miren Nogales, Oihana Maritorena, Iker Plazaola, Julen Telleria eta Onintza Enbeita, hurrenez hurren. Entzun!

Non sartu zaigu aurten uda Euskal Herrian?

Non sartu zaigu aurten uda Euskal Herrian?

Nerea Mazo hondartzara joan da, uda honetan hondartzara joateko eguraldi oso onik egon ez den arren. Eguraldiaren zenbait "negazionista" aurkitu ditu bertan… Non sartu zaigu uda?

Familia berrien bila dabil Piztu Telebista saioa

Familia berrien bila dabil "Piztu Telebista" saioa

Abian da hirugarren denboraldiko castinga. Bi eta hiru kide arteko familia edo lagun talde berrien bila gabiltza. Izena emateko, saioaren Instagram kontuan sartu behar da.
Asier Gozategi: ''Plazaren arabera publikoa ezberdina izaten da, nafarrak nahiko ''astakirtenak'' dira''

Asier Gozategi: ''Plazaren arabera publikoa ezberdina izaten da, nafarrak nahiko ''astakirtenak'' dira''

Udara Gozategi taldearen denboraldia da, izan ere, uda heltzerakoan agenda bete-betea izaten dute. Hori bai, plazaz plaza, lurraldearen arabera, publikoa ezberdina omen da, eta "nafarrak nahiko astakirtenak direla" adierazi du Asier Gozategik.

Ezagutzen al duzu zientziaren arabera munduko txisterik barregarriena dena?

Ezagutzen al duzu zientziaren arabera "munduko txisterik barregarriena" dena?

Umorearen azterketa zientifikoa egin digu Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko Komunikazio arduradunak, Zientzia Gosarian. Hamaika txiste kontatu dizkigu, onak eta txarrak; guztiak frikiak.
Miren Nogales: ''Ganberrismo piskat eta freskotasuna egongo da ''Gora Bihotzak!'' saioan''

Miren Nogales: ''Ganberrismo piskat eta freskotasuna egongo da ''Gora Bihotzak!'' saioan''

Udako talk show berri bat estreinatzen du EITBk uztailaren 3an, "Gora Bihotzak". Julen Telleria eta Miren Nogales izango dira aurkezleak eta beraiekin egon gara xehetasun gehiago lortu nahiean.

Ez daki! Anttonek ez daki Portugesez hitz egiten! Mundua erori zaigu gainera aste honetako ''Mihiluze''n

Ez daki! Anttonek ez daki Portugesez hitz egiten! Mundua erori zaigu gainera aste honetako ''Mihiluze''n

Iritsi dira oporrak eta "Mihiluze"ko lehen denboraldiaren amaiera gero eta gertuago dago. Anttonek ikasturte guztian zehar barruan izan duen arantza kentzeko aprobetxatu du, baita heavya abesteko ere, zergatik ez!

Txiste kontari burusoilak eta AliExpresseko Picassok barre ugari eragin dituzte ''Piztu Telebista''n

Txiste kontari burusoilak eta AliExpresseko Picassok barre ugari eragin dituzte ''Piztu Telebista''n

Iturriotzen egon dira "Herri Txiki" saioaren azken atalean, eta zuhaitz besarkatzailearekin harritu dira sofakideak. "Atracción a las 4 Ruedas" saioan agertu den artista batekin izugarrizko barre algarak egin dituzte, eta "Mihiluze"ko Aimarren marrazteko dohain falta dela eta ere barre egin dute.

Patua sartu da jokoan aste honetako ''Jateko Modukoa'' saioan

Patua sartu da jokoan aste honetako ''Jateko Modukoa'' saioan

Aste honetan Borja izan dugu bueltan "Jateko Modukoa" saioan, baina oraingoan, gonbidatu modura. Ariadna, Iurena eta Leire saiatuko dira Borja limurtzen eta konkistatzen, lortuko al dute?

Unerik onenak: Oiartzungo Iturriotz auzoa hankaz gora jarri dute Miren Nogalesek eta Mikel Pagadik

Unerik onenak: Oiartzungo Iturriotz auzoa hankaz gora jarri dute Miren Nogalesek eta Mikel Pagadik

Miren Nogales eta Mikel Pagadi Oiartzun herriko Iturriotz auzoan barrena ibili dira aste honetan, eta hango zenbait txoko eta herritar ezagutu dituzte. Ikus itzazu bideo honetan saioaren unerik onenak!

Oiartzungo Iturriotz auzoan ibiliko dira, gaur gauean ''Herri Txiki Infernu Handi'' saioan

Oiartzungo Iturriotz auzoan ibiliko dira, gaur gauean ''Herri Txiki Infernu Handi'' saioan

Miren Nogales eta Mikel Pagadi Oiartzun herriko Iturriotz auzoan barrena ibiliko dira gaur gauean. Hango zenbait txoko eta herritar ezagutuko ditugu, haien eskutik. 22:00etatik aurrera, saioa ikusgai izango da, ETB1en eta eitb.eus-en.

Masturbazioaren onurak, jostailu erotikoak eta animalien izen xelebreak, besteak beste, sofakideen ahotan

Masturbazioaren onurak, jostailu erotikoak eta animalien izen xelebreak, besteak beste, sofakideen ahotan

Egongelako giroa berotu egin da aste honetan. Maturbazioa hizpide izan dute, baita jostailu erotikoak ere. Probatu ote dute halakorik inoiz?

Irakurtzeak mina ematen digun arren, Tenerifen kale berria dugu kalimotxeroek

Irakurtzeak mina ematen digun arren, Tenerifen kale berria dugu kalimotxeroek

Kalimotxo kalearen atzean dagoen misterioaz aritu da Maite Garmendia.
Egongelako tenperaturak gora egingo du gaur ''Piztu Telebista'' saioan

Egongelako tenperaturak gora egingo du gaur ''Piztu Telebista'' saioan

Gori-gori jarriko dira egongelak asteazken honetan. Jostailu erotikoak eta abar hizpide izango dituzte sofakideek. Eta nola ez, barrezka jardungo dute, astero bezala!

Espero ez zen aukeraketa eta zigala batek ia eragindako bihotzeko bat, aste honetako ''Jateko Modukoa'' saioan

Espero ez zen aukeraketa eta zigala batek ia eragindako bihotzeko bat, aste honetako ''Jateko Modukoa'' saioan

Ianirek, Aiorak eta Kattalinek egingo dute oraingoan Unai limurtzeko saiakera. Hainbat sorpresa eta arazo izan dituzte neskek, baina lortuko al dute Unai konkistatzea? Hori bai, amona Martina, musu bat!

Unai limurtzeko prest datoz Kattalin, Aiora eta Ianire ''Jateko Modukoa'' saiora, gaur gauean

Unai limurtzeko prest datoz Kattalin, Aiora eta Ianire ''Jateko Modukoa'' saiora, gaur gauean

Kirolzalea eta irekia da Unai urretxuarra. Kattalin, Aiora eta Ianire bera limurtzeko prest datoz saiora. Nor moldatuko ote da ondoen? Emaitza gaur gauean ikusiko dugu, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en, "Jateko Modukoa" saioan.

‘Pollofre’aren gainbehera: inork espero ez zuen amaiera tristedun istorioa

‘Pollofre’aren gainbehera: inork espero ez zuen amaiera tristedun istorioa

2021ean, hiri handietako kaleetan genital itxurako gofreak saltzen zituzten dendak areagotzen hasi ziren. Maite Garmendiak desagertzeko jaiotako beste hainbat negozio ekarri ditu “Gu”ra.
Unerik onenak: Urdulizen ibili dira Mikel Pagadi eta Miren Nogales bazterrak nahasten

Unerik onenak: Urdulizen ibili dira Mikel Pagadi eta Miren Nogales bazterrak nahasten

Miren Nogalesek eta Mikel Pagadik Bizkaira bidaiatu dute aste honetan, eta Urdulizeko herritarrak eta bitxikeriak erakutsi dizkigute ditugu 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan. Ikus itzazu unerik onenak bideo honetan!

Nocilla edalontziak, bizilagunak txortan, pilatzen diren zartagiak eta klase kontzientzia

Nocilla edalontziak, bizilagunak txortan, pilatzen diren zartagiak eta klase kontzientzia

Udak herrian pasatzeaz, okupazioaren mehatxuaz eta hoteleko buffetez aritu gara, goi klasekoak ez garela gogora ekartzeko.
Irribarreak, katu bitxiak, zezen-sorgintzailea eta beste hainbat gai izan dituzte hizpide sofakideek

Irribarreak, katu bitxiak, zezen-sorgintzailea eta beste hainbat gai izan dituzte hizpide sofakideek

Irribarre egiten ahaztu ote zaigu, musukoa erabili ondoren? Komun mistoei buruz zer iritzi dugu? Animaliak gustuko al ditugu? Nola agurtzen dugu ezagun bat ikustean? Gure lagunen erantzun eta erreakzioak bilduma honetan jaso ditugu.

Olagarroa eta txipiroia bereizteko komeriak eta Eñauten estiloaren iritziak, ''Jateko Modukoa''n

Olagarroa eta txipiroia bereizteko komeriak eta Eñauten estiloaren iritziak, ''Jateko Modukoa''n

Xabi, Oihan eta Ager izan dira gaurko sukaldariak, eta Eñaut gonbidatua. Saioko unerik onenak bildu ditugu bideo honetan. Batetik, Oihanek ez du oso garbi kozinatu behar duena olagarroa ala txipiroia den. Bestetik, Eñauten estiloa pijoa dela uste du. 

Udako FOMOa gainditu eta planei ezetz esan, lau abesti erabilita

Udako FOMOa gainditu eta planei ezetz esan, lau abesti erabilita

Uda hasi aurretik plan gehiegi badituzu eta denera heltzen ez zarela sentitzen baduzu, hona horietako batzuei ezetz esateko hainbat proposamen.
1 / 30 Hurrengoa

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena