Gaztea

Aste honetako sailkapena

Zea Maysen "Adore", TOP GAZTEA zerrendaren gailurrean

EITB.EUS

Bulego taldekoak daude bigarren, "Bueltan da" abestiarekin; eta Dua Lipa kokatu da hirugarren, "Love Again" piezak jasotako botoei esker.

TOP GAZTEA zerrendaren lehen hamar tokietan sailkatu diren abestien errepasoa eginez ikus dezakegunez, astez aste indarra hartzen joan da eta lehen tokian jarraitzen du, bigarren astez, Zea Maysen "Adore" kantuak. Bulegoren "Bueltan Da", bere aldetik, bigarren postuan kokatu da, bosgarrenetik gora eginda. Hirugarren dago, podiuma osatzen, Dua Liparen arrakasta berriena: "Love Again".

Rauw Alejandroren "Todo De Ti" geratu da laugarren, Olivia Rodrigoren "Good 4 You" bosgarren, eta Nikotinaren "Kondorraren Hegaldia" seigarren.

Zazpigarren eta zortzigarren postuetan, Manneskinen "Beggin" eta Huntzaren eta Doctor Pratsen "Haizeak" daude, hurrenez hurren.

Azkenik, Rigoberta Bandiniren "A ver qué pasa" eta Gatiburen "Egunero" kantuek itxi dute hamar abesti bozkatuenen zerrenda.

1.- ZEA MAYS: Adore RAUW ALEJANDRO: Todo de ti

2.- BULEGO: Bueltan Da

3.- DUA LIPA: Love Again

4.- RAUW ALEJANDRO: Todo de ti

5.- OLIVIA RODRIGO: Good 4 You

6.- NIKOTINA: Kondorraren Hegaldia

7.- MANNESKIN: Beggin

8.- HUNTZA/DOCTOR PRATS: Haizeak

9.- RIGOBERTA BANDINI: A Ver Qué Pasa

10.- GATIBU: Egunero

Zerrenda osoa, hemen ikusgai.