Gaztea

Sari banaketa

VMA sariak: MTVren 40. urteurrena, Madonnaren ‘intro’ ikonikoa eta Lil Nas Xren emanaldi polemikoa

Gaztea

Jaialdiaren 37. urteurrena izan da aurtengoa, eta Brooklyngo Barclays Center pabiloia publikoz bete du bart AEBko telebista kateak.

  • Lil Nas X, sarien alfonbra gorrian

    Lil Nas X, sarien alfonbra gorrian. Argazkia: EFE

MTV kateak bart eman zituen Video Music Awards (VMA) sari ospetsuak, jaialdiaren 37. urteurrena ospatzeko sekulako festa antolatuta. Koronabirusaren kontrako neurriak errespetatuz, publikoz bete zuten Brooklyngo (New York) Barclays Center pabiloia.

Saritu nagusiak BTS (Urteko talderik onena eta K-Pop abestirik onena), Olivia Rodrigo (Artista berri onena eta Urteko Push Performance onena), Billie Eilish (Kausa bati eskainitako bideorik onena eta Bideo latinorik onena) eta Justin Bieber (Artistarik onena eta Pop abestirik onena) izan ziren.

Lil Nas X aurtengo eszena astindu duen artistak Industry baby abestia zuzenean eskaini zuen, baita polemika piztu ere; izan ere, emanaldian zehar, biluzten joan ziren dantzariak, eta baita Lil Nas X bera ere, eta publikoa zein sare sozialak aztoratzea lortu zuten.

Doja Cat rap musikari estatubatuarrak aurkeztu zuen ekitaldia, eta Justin Bieber, Camila Cabello, Foo Fighters, Ozuna eta Olivia Rodriguezen zuzeneko emanaldiak izan ziren ikusgai. Hala ere, Madonnarena izan zen agerraldirik sonatuenetarikoa; poparen erreginak MTV katearen 40 urteko ibilbidearen errepasoa egin zuen, eta honakoa oihatu: "Esan zuten ez genuela iraungo, baina oraindik hemen gaude".