Gaztea

Kontzertua

Sua eta Iholdi Beristainen kontzertua, Laudion, Gaztearen eskutik

Gaztea

Irailaren 23an izango da “Daniel|a|” proiektuaren baitan antolatutako ekitaldia. Bertaratzen direnak telesailean figurante gisa agertuko dira. Gainera, kontzertua streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da.

  • Ane Barrenetxea

    Ane Barrenetxea. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Ostegunean, "Daniel|a|" proiektuaren baitan, Sua eta Iholdi Beristainen kontzertua izango da, Laudioko Aiaraldea Ekintzen Faktorian. Emanaldian, web telesailaren azken ataleko irudiak grabatuko dira.

"Daniel|a|" proiektuaren helburu nagusietako bat errealitatea eta fikzioa uztartzea izan da. Horregatik, Iholdi Beristainek (telesaileko Iparrek) eta Sua taldeak zuzenekoa eskainiko dute, gerora fikzioan gertatuko den kontzertua grabatzeko. Zozketa bidez banatu dira gonbidapenak, Gaztearen instagramen. Hala, irabazleek telesailean publiko bezala agertzeko aukera izango dute.

Hitzordua arratsaldeko 19:00etan izango da, eta orduan grabatuko dira telesailean agertuko diren eszenak. Kontzertuak, ostera, 21:00etan hasiko dira.

Kontzertuaren jarraipena, eitb.eus-en

Gaztearen sare sozialetan (Twitter eta Instagram) jarraipen berezia egingo zaio ekitaldiari.

Gainera, 21:00etatik aurrera, Sua eta Iholdi Beristainen kontzertuak streaming bidez ikusteko aukera izango da, eitb.eus-en. Zuzenean ikusteko aukerarik ez dutenek, Nahieran ikusi ahal izango dute ostiraletik aurrera.