14:38

Gaztea

Gazteak babestuta

Bulegok “Erdian Oraina” diskoa aurkeztuko du Donostian, 360º kontzertu batean

B. F. | EITB Media

Abenduaren 26an izango da emanaldia, Tabakaleran. Sarrerak azaroaren 8tik aurrera izango dira salgai, bulego.eus webgunean. Kontzertu osoaren ETB1en izango da ikusgai, urtarrilaren 8an.

  • Bulego

    Bulego. Argazkia: Bulego

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Bulego taldeak "Erdian Oraina" diskoa aurkeztuko du abenduaren 26an, Donostiako Tabakaleran. Gaztearen babespean, 360º formatuko esperientzia eskainiko dute musikariek, kontzertua aretoaren erdigunean kokatutako agertokitik emango baitute. Horrela, publikoz inguratuta, ekingo dio Bulegok bere azken lanaren aurkezpen birari.

Emanaldiko sarrerak azaroaren 8tik aurrera izango dira eskuragarri bulego.eus-en, 15 euroren truke. Egunean bertan Tabakalerara bertaratzerik ez dutenik, kontzertu osoa ETB1en ikusteko aukera izango dute, urtarrilaren 8an.

2021eko udan, Bulegoren "Bueltan da!!!" singleak irrati zerrendetako lehen postuetan toki bat izatea lortu du zuen. Ordutik, "Pizten ari da" eta "Bagoaz" aurrerapen abestiak publikatu dituzte, jarraitzaileen harrera beroa jasota.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena