13:58

Gaztea

The Future Game

Gazteok etorkizun iraunkorragoa eta anitzagoa irudikatzen dugu. Eta, orain, zer?

B. F. | EITB Media

10.000 gaztek baino gehiagok hartu dute parte "The Future Game, bihar zer?" inkestan. Bertan, Euskal Herriko gazteek etorkizuneko erronkei buruzko haibat galdera erantzun dituzte.

  • '2050 Esperientzia'ko kartela

    '2050 Esperientzia'ko kartela

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

10.000 gaztek hartu dute parte "The Future Game, bihar zer?" inkestan. Ekimenak izan duen arrakastaren ondotik, The Future Gamek, beste urrats bat eman nahian, '2050 Esperientzia' jarri du martxan. Proiektu horren baitan, 15 eta 30 urte bitarteko 100 gazte '2050 Esperientzia' delakoa bizitzera gonbidatu ditu.

Ekimen honetan, inkestan ateratako ondorioen inguruan hausnartzeko aukera izango dute izena ematen duten gazteek. Alegia, esperientziako kideek aurreko fasean identifikatutako arazo eta erronkei nola hurbildu aztertuko dute.

Ekimenaren baitan, Twitcheko elkarrizketak, ekitaldi presentzialak (Bilbon eta Oreretan) eta Discord plataformako edukiak izango dira ikusgai, lau astez (azaroaren 22tik abenduaren 19ra).

Etorkizuneko erronkak

Klima aldaketa, belaunaldi berriak, armak, prostituzioa, ingurumena, apustu etxeak, muturreko alderdi politikoak, bizi kalitatea eta teknologiaren erabileraren inguruko galderak erantzun dituzte inkestan parte hartu duten gazteek.

Aipatutako gaien inguruan zer esana eta interesa baduzu, eman izena '2050 Esperientzia'n.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean