12:00

Gaztea

Apirilaren 2an

ZETAK, Gatibu, Iseo & Dodosound, Zoo eta Sua, apirilean, Zeinen Ederra Izango Den FESTen

B. F. - N. V. | EITB Media

Jaialdia apirilaren 2an izango da, Barakaldoko BECen. Kartel buruez gain, Adrianna Gaultier tolosar musikaria, ETS eta Los Chikos del Maiz ere iragarri dituzte.

  • Pello Reparaz

    Pello Reparaz. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

ZEID Festa (Zeinen Ederra Izango Den Fest) apirilaren 2an izango da, Barakaldoko BECen. Kartelean, ZETAK, Gatibu, Iseo & Dodosound, Zoo, ETS, Adrianna Gaultier, Los Chikos del Maiz, Maria Arnal & Marcel Bagés eta Sua iragarri dituzte dagoeneko.

Sarrerak salgai daude jada, hemen. 28 euro balio dute online eskuratuz gero, eta 35 bertan erosita. Gainera, jaialdiko antolatzaileek jakitera eman dutenez, laster iragarriko dituzte BECeko oholtza gainera igoko diren beste hainbat musikariren izenak.

ZEID Festen kartela

ZEID Festen kartela

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean