Gaztea
Abenduaren 22an
Gaztea
Inoiz baino beteago dator aurten “Dida!”ko loteriaren zakua. Abenduaren 22an egingo dugu zozketa, zuzen-zuzenean.
Bideoak (1)
Informazio gehiago (2)
Urtero legez, loteriaren bertsio propioa egingo dugu "Dida!" saioan, abenduaren 22an. Irailetik hona saioan parte hartu duten entzuleen zenbaki guztiak sartuko ditugu zakuan, eta horien artean 13 aterako ditugu, dauden 13 sariak banatzeko.
Asteazkenean bertan, LoterDida!ko zenbakiak eta sariak bi zakutan sartu eta ateratzen joango gara, aurtengo zortedunen izenak emanaz.
Aurtengo sari potoloa Parisera bidaia izango da. Irabazleak bi lagunentzako hegazkin tiketak, eta lau izarreko hotelean hiru eguneko egonaldia (gosaria barne) irabaziko du. Gainera, bidaian bertan gastatzeko 500 euro eskuratuko ditu.
Bigarren saria Basque Helicopters enpresako helikoptero batean hiru lagunentzako bidaia izango da. Eta, hirugarrenak, 100 euroko bost txeke.
Gainera, Jon Maiak urtarrilaren 6an Bilboko Arriagan emango duen kontzerturako gonbidapen bikoitza eta IZAROk maiatzaren 7an Donostiako Belodromoan emango duenarentzako beste bi sarrera banatuko ditugu.
Azkenik, Euskaltzaindidako katilu sorta eta Wild Turtle betaurreko parea ere emango ditugu.
Irratia zuzenean
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.