14:32

Gaztea

Audientzia

Astero 103.000 entzulek egiten duzue bat Gaztearekin, eskerrik asko!

B. F. | EITB Media

EITBko Irratiek gora egin dute 2021ean, aurreko urtean lortutako datuekin alderatuta. CIESen urteko azken neurketaren arabera, 487.000 lagunek bat egiten dute EITBko irratiekin.

  • Eskerrik asko!

    Eskerrik asko!

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Astelehenetik ostiralera, Hego Euskal Herriko 103.000 entzulek egiten dute bat Gaztearekin, CIESen urteko neurketaren arabera.

Iazko datuarekin alderatuta (92.000 entzule), 11.000 lagun gehiago izan ditugu irratiaren beste aldean, eta gazteei zuzendutako euskarazko entretenimenduan liderrak izaten jarraitzen dugu.

Oro har, EITB Taldeko irratiek (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Gaztea, Radio Vitoria eta EITB Musika) gora egin dute aurtengo neurketan. Euskadi Irratiak 115.000 entzule izan ditu; eta, EITB Musikak, 32.000.  

Mila esker hau posible egin duzuen guztioi!

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean