Itxi

EITB TALDEA

Audientzia

EITBko irratiek gora egin dute 2021ean, ia milioi erdi entzule eskuratuz. ESKERRIK ASKO!

EITB Media

Radio Euskadik 200.000 entzule baino gehiago ditu egunero, eta bai Euskadi Irratiak zein Gazteak 100.000 entzuleren langa gainditu dute.

  • EITB irratiak.

    EITB irratiak.

EITBko Irratiek (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Gaztea, Radio Vitoria eta EITB Musika) gora egin dute 2021ean, aurreko urtean lortutako datuekin alderatuta. Asteazken honetan (abenduak 22) argitaratuko den CIESen urteko azken neurketaren arabera, 487.000 lagunek bat egiten dute EITBko irratiekin, astelehenetik ostiralera, EAEn eta Nafarroan.

Euskadi Irratiak aurreko urtean lortutako datuak gainditu ditu, 115.000 entzule eskuratuz. Bestalde, Gazteak 103.000 entzule izan ditu eta gazteen artean erreferentziazko irratia da Euskadin, haiei zuzendutako euskarazko entretenimendu eskaintza liderrarekin.

Radio Euskadi mantendu egin da eta eguneko 212.000 entzulerekin itxi du urtea. Radio Vitoriak, bere aldetik, 25.000 entzule izan ditu. Halaber, EITB Musikaren audientzia hazi egin da: egunero 32.000 entzule lortu ditu 2021ean.

1.266.000 ikus-entzule EITBn

Telebistari dagokionez, ETBk 823.000 ikus-entzule ditu egunero, 2008tik lortzen duen daturik onena.

Hartara, astelehenetik igandera EITB taldeak 1.266.000 ikus-entzule ditu, irratia eta telebista batuta, Euskadin bere lidergoa bermatuz.