Gaztea
Musika
B. F. | EITB Media
AEBko jaialdirik entzutetsuenaren aurtengo edizioa bi asteburutan banatu dute: apirilaren 15etik 17ra bitartean izango da lehen zikloa, eta hil bereko 22tik 24ra bitartean, bigarrena.
Publikoa, Coachellan. Argazkia: EFE
Coachella Valley Music And Arts Festivalek 2022ko kartel osoa iragarri berri du. Urtero legez, Indion (Kalifornia) egingo dute jaialdia, apirileko bi asteburutan (15etik 17ra eta 22tik 24ra). Azken bi urteetako edizioak bertan behera utzita, "pandemia osteko" lehen edizioa gisa planteatu dute aurtengoa.
Karteleko izen nagusiak Harry Styles, Billie Eilish eta Ye (Kanye West) dira; eta Phoebe Bridgers, Sweedish House Mafia, Doja Cat, Disclosure, Karol G eta Nathy Peluso ere bertan izango dira.
Coachellako kartela. Argazkia: Coachella Festival
Nazioarteko hamaika izenen artean, espainiar Estatuko bi artistek izango dute Coachella Festivaleko publikoaren aurrean jotzeko aukera: Cariño taldeak eta Paco Osunak.
Aurten, jaialdiaren zuzeneko seinalea YouTube bidez eskainiko da eta emanaldi guztiak izango dira ikusgai, Coachellaren kanal ofizialean.
Koronabirusaren kontrako neurriei dagokienez, antolatzaileek "segurtasuna bermatzeko osasun neurri guztiak" hartuko dituztela aurreratu dute. Hitzordu musikalak 250.000 pertsona biltzea aurreikusten dute.
Irratia zuzenean
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.