10:23

Gaztea

Internet

“Baby Shark Dance” abestiak YouTubeko bideo ikusienaren errekorra hautsi du

B. F. | EITB Media

Pinkfongen kantak 10.007.178.934 bisita izan ditu 2016tik, YouTuberen orain arteko marka guztiak apurtuta.

  • ''Baby Shark Dance'', YouTuben

    "Baby Shark Dance", YouTuben

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Baby Shark Dance haurrentzako abestiak YouTubeko musika bideoen errekorra hautsi du, 10.007.178.934 ikustaldirekin. Hala, orain arte lehen postuan zegoen Luis Fonsiren Despacitoren bideoklipa aurreratu du.

Musika bideorik ikusiena izateaz gain, haurrentzako bideoen kategorian ere marka apurtu du Pinkfongen (Hego Korea) kantak. 2016ko ekainaren 18an igo zuten bideoa YouTubera eta, ordutik, birala bilakatu da.

Despacito eta Baby Shark Dancen aurretik, PSYren Gangam Stye eta Justin Bieberren Baby igaro dira zerrendaren lehen postutik.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena