10:27

Gaztea

Internet

Rihannaren haurdunaldiak eta Rosaliaren lan berriaren azalak sareak astindu dituzte

B. F. | EITB Media

Rihanna eta A$AP Rocky rap musikaria guraso izango dira, New Yorken ateratako hainbat argazkik berretsi dutenez. Bikotearen lehen umea izango da.

  • Rihanna

    Rihanna. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Rihanna eta A$AP Rocky musikariek haur bat izango dute, Miles Diggs "Diggzy" argazkilari ospetsuak New Yorkeko kaleetan ateratako hainbat argazki publikatu ostean jakin denez.

Diggzyk berak Barbadoseko artistaren sabelaren argazkia argitaratu du Instagramen, "SHE IS" (BADAGO) tituluarekin. Protagonistek, ostera, ez dute adierazpen publikorik egin.

Motomamiren azala

Rosaliaren izena ere letra larriz irakurri dugu azken orduetako albisteetan, "Motomami" disko berriaren azala kaleratu baitute.

Gainera, ostiralean lan berriari izena ematen dion abestia publikatu duela aurreratu du kataluniar artistak. Orain arte, disko berrian joango diren Bulerías, Hentai, Motomami eta Saoko abestien aurrerapen zatiak plazaratu ditu Rosaliak, baita The Weekndekin egindako La Fama abestia ere.

Harry Stylesen eguna

Britainiar musikariak 28 urte bete ditu gaur. Gauerditik aurrera, #HarryStyles eta #HappyBirthdayHarryStyles traol hitzek Twitterreko joeren lehen postuak hartu dituzte.

Mundu mailako zale sutsuak ditu Stylesek, eta sare sozialak musikariaren argazki, abesti eta bideokin bete dituzte azken orduetan.

 

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean