Gaztea
Brit Awards 2022
B. F. | Agentziak
Londreseko musikariak diskorik onenaren, abestirik onenaren eta artista onenaren garaikurrak eskuratu ditu 2022ko BRIT Awards sari banaketan.
Adele, BRIT sarietan. Argazkia: EFE
Bart ospatu da BRIT Awards sari banaketa, Londreseko O2 Arenan. 4.000 pertsonaz inguratuta, Adele artista izan da gaueko izarra, banaketako hiru sari handiak eskuratuta. Album onenaren ("30" diskoa), artista onenaren eta abesti onenaren (Easy On My) garaikurrak dagoeneko zituenei gehituta, BRIT sari gehien dituen bigarren artista izatera pasatu da Adele, Robbie Williamsen atzetik.
Britainiar musikariak berak I Drink Winen zuzeneko bertsio hunkigarria eskaini du sari banaketan.
Bestela, Ed Sheeranek bere lehen BRITa eskuratu du, urteko konposatzailerik onenarena. Artista berririk onenaren kategorian, Little Simz rap abeslari gazteak eraman du domina. Amaren besotik helduta jaso du musikariak bere lehen BRITa, gaueko unerik hunkigarrienetariko batean.
"Keep dreaming, keep pushing"@LittleSimz wins Best New Artist and takes the moment to thank her mum ¿¿ #BRITs pic.twitter.com/gOFtltSq1p
— BRIT Awards (@BRITs) February 8, 2022
Rock alternatiboko diskorik onenaren garaikurra Sam Fenderrek eraman du, "Deezer Sessions" diskoagatik. Gainera, Newcastlego musikariaren zuzenekoa gaueko txalotuenetarikoa izan da.
Dua Lipak pop eta R&B diskorik onenaren saria eraman du, baina ezin izan du jaso, Maiamin baitago. Olivia Rodrigoren Good 4 You abestiak nazioarteko kantarik onenaren garaikurra irabazi du; Billie Eilishek, ostera, nazioarteko artistarik onenarena.
Musika urbanoari dagokionez, Dave artistari eman diote 2022ko rap eta hip hop artista onenaren BRITa.
Irratia zuzenean
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.