'Enjoy the Silence' bezalako abestien egile den britainiar talde mitikoak sare sozialen bitartez eman du bere sortzailearen heriotzaren berri. Oraindik ez da zerk eragin duen jakin.
Zenbait karguri aurre egin beharko die aktore estatubatuarrak, 2005eko martxoan eta 2013ko apirilean ustez gauzatutako sexu erasoengatik. Aurretik ere leporatu izan dizkiote gisa horretako delituak AEBn.
Erresuma Batuko Fiskaltzak lau sexu eraso leporatzen dizkio, 2005 eta 2013 artean hiru gizonezkori egindakoak. Sexu abusuen akusazio soka luzea du Estatu Batuetan. Bere aktore lanari zuzenean eragin dioten akusazioak izan dira.
Espainiako Estatuan, bederatzi erkidegok kasu susmagarriak atzeman dituzte dagoeneko, Osasun Ministerioak horietako 20 baieztatu dituelarik. Portugalek 37 zenbatu ditu, eta Erresuma Batuak 56.
Eta momentu honetan, Afrikatik kanpo, 150etik gora daude munduan. Positibo gehien atzeman diren herrialdea Erresuma Batua da, dagoeneko 57 kasu dira. Ondoren, Portugal dago 37rekin, eta Espainian 36 kasu daude dagoeneko.
10 urteko epean Irlandaren batasunari buruzko galdeketa egiteko beharraz mintzatu da Mary Lou McDonald Sinn Feineko presidentea, Ane Roteta EITBko kazetariari eskainitako elkarrizketan.
Ipar Irlandako hauteskundeak igaro berritan, Ane Roteta ETBko Erresuma Batuko korrespontsalak Mary Lou McDonald Sinn Feineko presidentea elkarrizketatu du. Luze aritu dira herrialde hartako agertoki politiko berriaz. "Brexitak Irlandaren batasuna berriro mahai gainean jarri du", dio McDonaldek.
Nahiz eta Europan ezohiko birusa eta transmisio gaitasun "moderatua" izan, dagoeneko zenbait agerraldi atzeman dituzte Espainia, Portugal eta Erresuma Batuan.
Erresuma Batuan 4 kasu atzeman dituzte, bat izan da bidaian Nigerian eta beste bost kasu konfirmatu dituzte Portugalen. Madrilen tximino baztanga izan litezkeen 8 kasu aztertzen ari dira baiztapenaren zain. Alerta sanitarioa aktibatuta dago eta sarea erne.
Sinn Fein alderdiak Ipar Irlandako hauteskundeak irabazi ondoren, Alderdi Unionistak (DUP) Ipar Irlandako ministro nagusiaren aukeraketa blokeatu du. Egoera desblokeatzeko 'brexit'aren akordioan jasota dagoen Ipar Irlandako Protokoloa aldatzea eskatzen du.
Herrialdean modu irregularrean sartu zirela dio Erresuma Batuko Gobernuak. Giza eskubideen aldeko elkarteek salatu dutenez, asilo-eskatzaile ugarik harrera-zentroetatik ihes egin dute, deportazioaren beldur baitira.
"The Times" egunkari kontserbadorearen arabera, Boris Johnsonen gobernua Ipar Irlandako protokoloa indargabetu nahi du, eta horrek arriskuan jarriko luke "brexit"aren akordio guztia.
Erresuma Batuko urte parlamentarioa Karlos printzearen hitzaldi batekin inauguratu dute. Osasun-arrazoiengatik Elisabet II.a erreginak ezin izan du ekitaldian egon.
Ipar Irlandarako britainiar ministroak hauteskundeetako bigarren talderik bozkatuenari, unionistei, hautagai bat izendatzeko eskatu die, ahalik eta azkarren botere banatuko gobernu autonomoa osatzeko.
Ipar Irlandan, Sinn Feinen garaipen historikoak brexitaren gaineko tentsioak areagotu ditu. Alderdi unionista nagusiarentzat, DUPentzat, kolpe gogorra da 20 bat urtez lidergoa izan eta gero, orain bigarren izatea. Eta gobernu-osaketa blokeatzearekin mehatxu egiten du.
Marion Elizalde, Zihamara Etxebarria, Patricia Osta eta Saioa Uriarte euskaldunek Erresuma Batuko herrialde ezezagun honetan barrena gidatuko dituzte ikus-entzuleak.
Sinn Fein izan da alderdirik bozkatuena, botoen % 29rekin. DUP bigarrena, % 21,3rekin, eta Aliantza Alderdia hirugarrena, % 13,5rekin. Sinn Feinek 27 eserleku lortu ditu eta DUPek 25.
Ostegunean egin ziren hauteskundeak. Botoen zenbaketa oraindik ez da amaitu, baina lehen emaitzen arabera, bozen % 29 eskuratu ditu Michelle O´Neillen alderdiak. Alderdi Unionistak, aldiz, hainbat urtez gehiengoa izan duenak, jaitsiera nabarmena izan du.
Ipar Irlandako hauteskunde autonomikoen lehenengo emaitzen arabera, Sinn Fein alderdi nazionalista lehen indar politiko bihurtuko da. Gainera, unionisten zatiketa berretsiko lukete hasierako zenbaketek.
Erresuma Batuko lehen ministroak aitortu du kontserbadoreek emaitza gogorrak izan dituztela, baina baita aurrerapausoren bat edo beste ere Erresuma Batuko udal hauteskunde partzialetan. Botoen zenbaketak aurrera jarraitzen du.
Alderdi Laboristak garaipena eskuratu du, lehen aldiz, Westminsterren, eta, baita Ingalaterra hegoaldeko Southampton hirian ere. Boto zenbaketa amaitu ez bada ere, behin-behineko datuek laboristen gorakada eta kontserbadoreen beherakada erakusten dute.
Izan ere, Ukraina ekialdean erasoak etengabeak dira, baina gerraren bigarren fasea hasi zutenetik ez dute helburu esanguratsurik lortu. Bien bitartean, AEBk ukrainar soldaduak ari dira trebatzen Alemanian.
Egileek uste dute neurri goiztiarrak eta espezifikoak ezartzeak, nazioarteko bidaiak murrizteak eta kontaktuak arakatzeak, adibidez, heriotzak murriztu ditzakeela, birusaren hedapena geldiarazteko neurri sozial murriztaileagoak ezarri gabe.
Ikerketa bozketarik egin gabe onartu dute; izan ere, Komunen Ganberako presidenteak ozen galdetu du inor kontra ote zegoen, eta inork ez du aurkako jarrerarik azaldu.
Boris Johnson lehen ministroaren egitasmoak asiloa eskatu eta egoera irregularrean, itsasontzian edo kamioian, Erresuma Batura iritsi direnei eragingo die.
Boris Johnsonek isuna jasoko du bere urtebetetzea ospatzeko emazteak eman zuen festagatik. Carrie Johnsonek ordaindu du jada festagatik beste isun bat, 60 eurokoa. Oposizioko buruak eta Eskoziako gobernuburuak Johnsonek eta Sunak dimisioa eman dezatela eskatu dute.
Era berean, Rishi Sunak Ekonomia ministroari isuna jarriko diote. Londreseko Poliziak jakitera eman duenez, dagoeneko 50 isun baino gehiago igorri dizkie Gobernuko langileei, covidari aurre egiteko araudia urratzeagatik.
Espainiako Indar Armatuetako Inteligentzia Zentruko buruzagi ohiak ohartarazi du "oso ondo neurtu" behar dela zer motatako armak bidaltzen diren, Errusiak "etsaitasun ekintzatzat" jo ez dezan eta mundu mailako bakea arriskuan jarri ez dadin.
Europar Batasunak zibilen kontrako sarraskiak egitea leporatu dio Errusiari eta zigor gehiago iragarri ditu. Errusiak dio "muntaia" bat dela. NBEk ikerketa independentea eskatu du.
Oraingoz, Corinnak jarritako jazarpen salaketak aurrera egingo du. Edonola ere, Apelazio Auzitegira joko du Espainiako errege emerituak bere aurkako epaiketa geldiarazteko asmoz.
Pentagonoaren ustez, tropak berrantolatzeko estrategia bat da, ez benetako erretiratzea. Ukrainako presidenteak bide beretik hitz egin du, ez direla inozoak eta etsaiak herrialdean jarraitzen duela azpimarratuta.
Arantzazu Fuertes erreportariak eta Santiago Roldán kamerariak hiria eta bertako unibertsitate ezaguna bisitatuko dituzte, han bizi diren Elena González, Iñigo Ayestaran, Imanol Herrero eta Elena Vázquez euskaldunen laguntzarekin.
Matthew Nicklin epaileak ebatzi duenez, emeritua "jadanik ez da subirano edo estatuburu", ezta Felipe VI.aren Errege Etxeko kide ere, nahiz eta familiako kide izan.
Bestela, "belaunaldiak beharko ditu Errusiak jasango dituen galeretatik errekuperatzeko" ohartarazi du. Bestalde, bake elkarrizketak eraso berriak egiteko baliatzen ari da Errusia, Erresuma Batuaren iritziz.