12:44

Gaztea

Sareak

#EginTril, sareetan euskaraz ligatu eta jende berria ezagutzeko espazioa

B. F. | EITB Media

Martxoaren 1ean aktibatu da lehen aldiz #EginTrill, Twitterren. Sare sozialak eskaintzen duen TwitterSpace tresna baliatuz, jendea ezagutu eta hitz egiten hasteko espazioa sortuko dute #EginTrill ekimeneko antolatzaileek.

  • #EginTril-en logoa

    #EginTril-en logoa

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

"Tril egin, ustekabean aurkitu, topatu". Hori da #EginTril ekimenaren leloa. Baina, zer dago lelo iradokitzaile honen atzetik? Twitterren jendea ezagutzeko bide berri bat. Sare sozialaren TwitterSpace tresnaz baliatuta, erabiltzaileek audio gela batean sartu eta harremanak eraikitzen hasteko aukera izango dute.

Nola parte hartu?

Twitterren sartu eta @egintril izeneko kontua jarraitu beharko duzu. Espazioa irekitzen den bakoitzean, Twitter aplikazioaren zein webgunearen goialdean ikono borobil bat agertuko zaizu. Bertan klik egin eta audio gelara sartzeko aukera izango duzu.

Audio bidez eta idatziz has daitezke elkarrizketak, mezu zuzen zein txio publikoetan #EginTril traola idatzita. Elkarrizketak nahastu ez daitezen, proiektuaren antolatzaileek dinamizatzaile rola hartuko dute.

TwitterSpacen gertatzen ari dena edozeinek ikus ditzakeen arren, parte hartu nahi izanez gero nahitaezkoa izango da Twitter profil bat izatea.

Zer aurkituko dugu "tril" (topo egin) egiten ausartzen bagara?

Ligatu nahi duen jendea, lagun berrien bila dauden erabiltzaileak edo zuzenean egitera ausartzen ez garen galdera bihurriak. #EginTrileko antolatzaileek argitu dutenez, espazio librea izango da, "topagune" bat, "nork eta zertarako zehaztu gabekoa".

"Zalantzak, pozak, gertatutakoak partekatzeko, jende berria ezagutzeko eta ongi pasatzeko konfiantzazko espazio segurua" sortu nahi du #EginTril-ek, eta ohar bidez argitu dutenez, ez dute onartuko ekimenaren "bibra onak" hausten dituen jarrerarik.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean