11:01

Gaztea

Teknologia

Twitterrek “Lagunik Onenak” tresna sortu du hurbileko jarraitzaileekin edukiak partekatzeko

B. F. | EITB Media

Instagramen egin da ezaguna “Lagunik Onenak” funtzioa. Tresnaz baliatuta, eduki pertsonalak jarraitzaile multzo jakin bati erakusteko aukera ematen du sare sozialak.

  • Twitter

    Twitter. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Twitterrek edukiak modu pribatuan partekatzeko Twitter Circle izeneko tresna sortu du. Instagrameko "Lagunik Onenak"en antzeko funtzioa da: eduki pribatuak jende konkretu batekin partekatzeko balio du eta profil bakoitzak gehienez 150 erabiltzaileko zerrenda osatu dezake. 

Twitter Circlen sartzen dituzun erabiltzaileak ez dute zertan jarraitzaileak izan eta nahiz eta profil publikoa eduki, aukeratutakoei bakarrik bidaliko zaie partekatutako txioa. Twitter konpainiak jakitera eman duenez, Circle proba fasean dago oraindik, "mundu mailako erabiltzaile kopuru murritz baten artean".

Nola erabiltzen da?

Proba fasean parte hartzeko aukeratuetako bat izanez gero, Twitterreko jakinarazpena helduko zaizu, Twitter Circle erabili nahi duzun galdetzen. Onartu ostean, txio bat idatzi eta zure "Lagunik Onenak" bilatzeko aukera emango dizu aplikazioak.

Eta, nola jakin norbaiten zirkuluan bagaude? Beste erabiltzaile baten Circleko kidea zarela jakingo duzu zure timelinean agertzen den txio batean "@erabiltzailearen Twitter Circleko kideek soilik ikus dezakete txio hau" mezua irakurtzen duzunean.

 

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena