Gizartea -

Twitter

Elon Muskek iragarri du Twitter "tarifa arin bat" kobratzen hasi daitekeela erabiltzaile batzuei

SpaceX eta Tesla konpainietako buruak Twitter erosi zuen joan den astean 44 bilioi dolarren truke. Laster hasi da aldaketak proposatzen; azkena, "tarifa arin bat" kobratzen hastea enpresa eta gobernuetako erabiltzaileei.

Elon Musk. Foto: EITB Media
Elon Musk.
Elon Musk. Foto: EITB Media

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elon Muskek iragarri du Twitter "tarifa arin bat" kobratzen hasi daitekeela enpresa eta gobernuetako erabiltzaileei. Apirilaren 25ean erosi zuen sare soziala 44 bilioi dolarren truke. Gutxi iraun du Twitter goitik behera aldatu dezaketen proposamenak botatzen: txio biral edo informazio garrantzitsuak monetizatzeko sistema bat garatzea edo gastu exekutiboak jaistea.

"Diru-sarrera batzuk ezer baino hobe dira!", gehitu du beste txio batean. Twitter enpresak adierazpenik ez egitea erabaki du, Reutersen arabera.

Musken helburua sare sozialaren errentagarritasuna handitzea da, hiru urteko epean berriro salmentara ateratzeko, The Wall Street Journal egunkariaren esanetan. Gaineratu duenez, salmenta-operazioa urte honetan zehar itxiko dute, Twitterreko akzionistekin eta erregulatzaileekin kontsultatu ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Twitterreko albisteak Sare sozialak gaur Gizartea bideoak Albisteak Gaur Albisteak