Gaztea

Musika

Nøgen, Idoia, Bulego eta Ellas, asteburu honetan, 1000 Gradutan zikloaren baitan

B. F. | EITB Media

Enkarterri, Meatzaldea eta Ezkerraldeko hainbat tokitan ospatuko dute 1000 Gradutan musika zikloa. Kontzertuak eraikin industrial ezagunetan izango dira eta sarrera doakoa da.

  • Bulego

    Bulego. YouTubeko bideoklipetik ateratako irudia

Enkarterri, Meatzaldea eta Ezkerraldeko eskualdeetan 1000 Gradutan musika zikloa ospatuko da, ekainaren 2tik 5era. Ekimenaren baitan, Nøgen, Idoia, Bulego eta Ellas taldeek doako zuzenekoak eskainiko dituzte Gallarta, Balmaseda, Muskiz eta Barakaldoko eraikin enblematikoetan.

Ellas talde balmasedarrak irekiko du zikloa, ekainaren 2an. Gallartako Mina Concha IIko zelaigunean izango da kontzertua (20:00), garai batean Europako burdin meatzerik handiena izan zenaren atarian.

Ekainaren 3an, Idoia bakarlariaren txanda izango da, Balmasedako La Encartada Fabrika Museoan. Jaialdiko kontzertu guztien moduan, 20:00etan hasiko da artista aramaioarraren zuzenekoa.

Bulegok larunbatean joko du (ekainak 4), Muskizko El Pobal burdinolaren kanpo aldean. Bertan, 'Erdian Oraina' estreinako diskoko hit nagusiak joko ditu gipuzkoar taldeak.

Azkenik, Nøgenek itxiko 1000 Gradutan zikloa, Barakaldoko Ilger eraikinean (Altos Hornos de Vizcayako egoitza ohia), ekainaren 5ean.