Gaztea

Cover

Zatoz ‘Gaztea Cover’en grabaketara, gaur arratsaldean, Iruñeko Zaldi Zuriaren begiratokian

Gaztea

Bertsio lehiaketan parte hartu duten lehen hamar aukeratuak gaur lehiatuko dira. Zuzenean joko dute ETB1en ikusgai izango den finalerdiko lehen saiorako.

  • Gaztea Cover

    Gaztea Cover

'Gaztea Cover' lehiaketaren lehen finalerdia gaur grabatuko da, Iruñeko Zaldi Zuriaren begiratokian, 17:00etatik aurrera.

Gaztearen bertsio lehiaketako aurtengo lehen hamar finalistek kanta bana joko dute zuzenean, eta Ainhoa Arroitajauregi, Chica Sobresalto eta Leire Letu artistek osatuko duten epaimahaiak hiru bertsio onenak aukeratuko ditu.

Zuzeneko musikaz gozatu eta saioaren grabaketara publiko bezala etorri nahi izanez gero, hurbildu Zaldi Zuriaren begiratokira 17:00etan. Entseguaren ostean, 18:00etan hasiko da grabaketa.