14:20

Gaztea

Bilbao BBK Live

Bilbao BBK Liveko hainbat kontzertu, zuzenean Gaztearen webgunean

B. F. | EITB Media

Uztailaren 7, 8 eta 9an Kobetamendin gertatzen ari dena zuzenean kontatuko dizugu Gaztean. Kontzertuen seinalea emititzeaz gain, gure esatariak bertan izango dira, musikariak elkarrizketatu eta giroaren kronika egiten.

  • Bilbao BBK Live

    Bilbao BBK Live. Argazkia: Tom Hagen

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gazteak Bilbao BBK Livekin bat egingo du beste urte batez oholtza nagusietako hainbat kontzertu streaming bidez eskainiz.

Nagusia, San Miguel eta Txiki oholtzetako zuzenekoak izango dira ikusgai arratsaldean hasi eta goizaldera arte.

Gaztea, BBK Liven

Gainera, irratiko hainbat aurpegi ezagun jaialdian bertan izango dira uztailaren 7, 8 eta 9an. Kobetamendiko zelaiaren erdigunean, Bilbao BBK Liverako propio prestatutako seta izango du Gazteak.

Musikariak elkarrizketatu eta festibaleko giroaren berri emateaz gain, zuzeneko saio berezia eskainiko du Gazteak jaialdiko hiru egunetan 19:00etatik 20:00etara.

Uhin bidezko jarraipenaz gain, webgunean, YouTube, Instagram, TikTok, Twitter eta Facebook profiletan ere asteburuan zehar Bilbon gertatzen ari den guztia kontatuko dizuegu.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean