Gaztea

Zinema

Harry Styles, Donostiako Zinemaldian?

B. F. | EITB Media

Musikaria Olivia Wilde zinemagilearen 'Don’t Worry Darling' filmeko protagonistetako bat da. Zinta Zinemaldiko Perlak sailean sartuko dela jakinda, Stylesen bisita espero dute askok.

  • Harry Styles

    Harry Styles. Argazkia: @anthonypham

Olivia Wildek zuzendutako Don't Worry Darling filma 2022ko Zinemaldiko Perlak sailean sartuko da. Kategoria honetan, espainiar Estatuan merkaturatu ez diren baina kritikak nazioartean goraipatu diuen 17 filmen aukeratu dituzte aurten.

Wilden bigarren lan luzea da Zinemaldian ikusgai izango den thriller psikologikoa. Florence Pugh eta Harry Styles musikari eta aktorea dira filmeko protagonista nagusiak.

Azken honek sekulako arrakasta izan du azken urtean, "Harry's House" izeneko diskoari esker. Lanak hautsi dituen marken artean, As It Was abestiarekin lortutakoa: mila milioi entzunaldira arinen (118 egun) iritsi den bakarlari baten abestia da aipatutakoa.

Harreman profesionalaz gain, lotura pertsonala dute Wilde eta Stylesek. Bada, bi artistak bikotekide dira 2021eko udatik. Harremanaz publikoki hitz egiteko ohiturarik ez duten arren, sare sozialetatik jasotako iruzkinek eta gorrotoak harremanean eragin dutela aitortu berri du musikariak Rolling Stongen egindako azken elkarrizketan.

Don't Worry Darling Zineladiaren 70. edizioan lehiatuko dela jakin ostean, Wilde eta Styles Donostiako kaleetan ikusteko fantasiarekin amesten hasi dira bata zein bestearen zaleak.