Gaztea

Musika

Rihanna, 2023ko Superbowleko finaleko izarra

B. F. | EITB Media

TMZ webguneak publikatu du berria, eta Rihannak berak konfirmatu. Ez da artistak Superbowleko atsedenaldian abesteko jasotako lehen gonbidapena; izan ere, aurreko batean, ezezkoa eman zuen.

  • Rihanna

    Rihanna. Argazkia: Dennis Leupold

Rihanna izango da 2023ko Superbowleko finaleko musika ikuskizunaz arduratuko den artista. TMZ medioak eman du berria, eta Rihannak berak sare sozialetan konfirmatu.

Ama izan berritan, erronka handi hau onartu, eta bere ibilbide artistikoko hitak mundu mailako publikoaren aurrean kantatuko ditu Barbadoseko musikariak otsailaren 12an. Glendale (Kalifornia) hirian jokatuko da 2023ko finala, Arizona Cardinalsen State Farm Stadiumen.

Oraingo honetan baiezkoa eman duen arren, 2018ko Superbowleko finalean ez jotzeko erabakia hartu zuen Rihannak, arrazoi politikoak tarteko. Bada, artistak Colin Jaepernick National Football Leagueko (NFL) jokalaria babestu nahi izan zuen, ligak arrazismoaren kontra borrokatzeagatik jokalaria kanporatu ostean.

Rihannak ia zazpi urte daramatza diskorik publikatu gabe, baina litekeena da Superbowleko atsedenaldiak musika berria sortzeko behar zuen bultzada eman izana.