Gaztea

Etorkizuna

The Future Game bueltan da, 21 eguneko challenge batekin

B. F. | EITB Media

Jolas plataforma berri bat sortu dute, amaiera anitzeko istorioekin. Teknologia, osasun mentala, krisi klimatikoa eta dibertsitate izango dira challengearen heldulekuetako batzuk.

  • The Future Game

    The Future Game

2022an, Euskal Herriko gazteen artean zabaldutako makroinkesta baten bitartez 18 eta 30 urte bitarteko gazteek etorkizunera begira dituzten kezka, jakin-min eta iritziak jaso zituen The Future Gamek.

Aurten, antzeko helburuarekin eta jolas formatuan, 21 eguneko challenge bat abiatuko dute. Hiru astez, teknologiarekin ditugun harremanaren inguruan etorkizun ezberdinak imajinatu eta erantzunak bilatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek.

Challengeak irauten duen egunetan, parte-hartzaileek egunero mezu elektroniko bat jasoko dute proba ezberdinak planteatzeko, beraiek lehen pertsonan bizitzeko aukera izan dezaten.

Zer-nolako erronkak izango diren? Hona adibide batzuk:

-Smartphonerik gabe bizitzea egun oso batez: Zenbatu zure antsietate-gailurrak. Zer inplikatzen du egun 'hegazkin moduan' egoteak? 

-Internet aurreko iraganari buruz belaunaldien arteko elkarrizketak ezartzea: Zelakoa zen off-line gazteria? Zer tresna galdu ditugu bizipen horietatik? Zer superbotere lortu ditugu? 

-Idatzi gutun bat etorkizuneko zure "ni"ari: egungo zer gauza mantendu nahiko zenituzke? 

Lehenengo erronkak etorkizuna eta teknologia izango ditu oinarri, eta dagoeneko martxan dago. Gehiago jakin nahi? Egin klik hemen!