Gaztea

Gaztea Sariak

Hiru orduan agortu dira Gaztea Sarietako sarrerak

Gaztea

Tiketak lortu dituztenek ETS eta Süne, Sua, Neomak, Merina Gris eta Bulegoren zuzenekoak ikusteko aukera izango dute.

  • Gaztea Sariak 2023

    Gaztea Sariak 2023

Martxoaren 2an izango dira aurtengo Gaztea Sariak, Bilboko Euskalduna Jauregiko Urban Hall espazioan. Sarrerak 12:00etan jarri dira eskuragai, eta dagoeneko agortuta dira.

Tiketak lortu dituztenek ETS eta Süne, Sua, Neomak eta Merina Gris artisten zuzenekoak ikusteko aukera izango dute.

Sariak banatuta eta gaua ixteko, Bulego taldearen kontzertu berezia egongo da.

Festa handirako propio prestatutako espazioan, photocalla, "GU" saio berezia eta iragartzen joango garen beste hainbat sorpresaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.