Gaztea
Gaztea Sariak
B. F. | EITB Media
Gaur arratsaldean izango da gala, Euskalduna Jauregiko Urban Hallen. Garaikurrak banateaz gain, Neomak, Merina Gris, Sua, Süne eta ETS eta Bulegoren musikaz gozatzeko aukera izango da.
Gaztea Sariak 2023
Heltzear da urteko zita garrantzitsuena: gaur, osteguna, emango ditugu 2023ko Gaztea Sariak. Hitzordua Bilboko Euskalguna Jauregiko Urban Hall espazioan izango da, 19:30ean.
Garaikurren banaketaz gain, zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da, ETS eta Süne, Sua, Neomak eta Merina Gris taldeekin. Galan zehar joko dute taldeek, gau berezirako propio prestatutako ikuskizunak eskainiz.
Sariak banatuta eta gaua ixteko, Bulego taldearen kontzertu berezia egongo da.
¿¿GAZTEA SARIAK¿¿
— Gaztea (@gaztea) February 3, 2023
Gala bukaerako kontzertu berezia: @bulegotaldea ¿
Dagoeneko osatu dugu martxoaren 2an @Euskalduna_eus|en zuzenean joko duten artisten zerrenda
¿Sarrerak, astelehenean salgai¿¿https://t.co/Edm5fej1xI pic.twitter.com/3rYukLiyPo
Pandemiak eragindako urtebeteko geldiunearen ostean, Gaztea sariak inoiz baino indartsuago datoz.
Gala 19:30ean hasiko da, baina 18:00etatik aurrera izango da Urban Hallera sartzeko aukera. Ekitaldia hasi baino lehenago bertaratzen direnek aurpegi ezagunen photocalla eta "GU" saio bereziaren zuzenekoa ikusteko aukera izango dute. Gainera, lehen garaikurra, fandom onenarena, photocallean bertan banatuko dugu gala hasi baino lehenago.
Kontsultatu hemen ordutegiak eta nola iritsi.
2023ko sarituak
Otsailaren 13tik 22ra izan dute erabiltzaileek Gazteak proposatutako hautagaien alde bozkatzeko aukera. Boto zaparrada jasota, dagoeneko baditugu aurtengo sarituak.
Honakoak dira aurtengo sei kategoriak: artista edo talde onena, abesti onena, bideoklip onena, zuzeneko onena, disko onena, artista berri onena eta fandom onena.
Sarrera guztiak salduta
Ekitaldia iragarrita, sarrerak hiru orduan bukatu ziren. Horregatik, edukiera handitu eta sarrera gehiago eskuragarri jartzea erabaki zuen Gazteak.
Bigarren salmenta honek lehenengoaren marka hautsi du: 10 minutuan erreserbatu zenituzten tiket berri guztiak.
Eeeeeee ez dakigu zer esan¿
— Gaztea (@gaztea) February 23, 2023
10 minutuan amaitu dituzue Gaztea Sarien azken sarrerak
Datorren ostegunean ikusiko dugu elkarrrrr¿¿#gazteasariak @MerinaGris @EnTolSarmiento @7neomak https://t.co/ABzfO5Adrb
Jarraitu etxetik
Martxoaren 2an Euskaldunara joateko modurik ez dutenek izango dute etxetik ikuskizunaz gozatzeko aukera, 2023ko Gaztea sariak emateko ekitaldia streaming bidez ikusi ahalko baita, Gaztearen webgunean eta YouTube kanalean.
Irratia zuzenean
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.