Gaztea
Dresscode zehatzik ez zegoen arren, gonbidatuetako askok ederki ulertu zuten galaren esentzia. Arropa distiratsuak, purpurina eta makillaje deigarriak ikusi genituen alfonbra gorrian.
Vulk taldeko kideak. Argazkia: EITB Media
galeriak (1)
2023ko Gaztea Sarien gala hasi aurretik, gure alfonbra gorritik pasatuko dira gonbidatuak. Kolore biziak, purpurina, fantasia makillajeak eta orrazkera ausartak ikusi ditugu bertan, baita look xumeagoak ere.
Argazkien errepasoa eginda, gure gustuko estilismoen zerrenda osatu dugu Gaztean.
Kai Nakai
Bagenekien ez zuela hutsik egingo. Lumadun jaka arrosa, eguzkitako betaurrekoak eta zilar koloreko total looka. 2000ko hamarkadako esentziari eusteko, bi motots eta plataformadun botak.
Padilla Salas eta Kai Nakai
Vulk
Bizkaitar laukoteko hiru etorri ziren Gaztea Sarietara, zein baino zein dotoreago. Lepodun alkandorak, gorbatak, txapela, gomina eta alozdun galtzak. Ez zitzaien detailerik falta.
Vulk
Verde Prato
Oliba koloreko total looka jantzi zuen tolosar artistak: eskote karratudun topa eta larru efektuko prakak. Ez zuen artista onenaren saria eraman, baina alfonbra gorrikoa bai. Bere soiltasunean, look bikaina iruditzen zaigu.
Verde Prato
"Go!azen"eko aktoreak
Elkarrekin posatu zuten alfonbra gorrian eta talde argazki bikainak utzi zituzten. Hainbat kapadun lookak, oihal gardenak, gama kromatiko zabala eta osagarri deigarriak eraman zituzten.
'Go!azen'eko aktoreak
Julen
Eibartar artistak hautu arriskutsua egin zuen: total denim looka (arropa bakeroa, goitik behera). Ausartu eta asmatu. Gainera, urdin koloreko makillaje bitxiarekin osatu zuen looka.
Julen eta Maitane Campos
Anepe
"GU"ko kolaboratzaileak gaueko apusturik handiena. Bi piezadun Gaztea gorriko jantzia eta orrazkera bikaina. Besterik gabe: eskerrik asko, Anepe.
Anepe
Irratia zuzenean
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.