Gaztea
Musika
B. F. | EITB Media
Bikote artistikoa osatuko dute, "R8R" izeneko EPan.
Diskoaren azala
Albisteak (1)
Rosaliak eta Rauw Alejandrok R8R izeneko EPa kaleratuko dute martxoaren 24an, bi artistek euren sare sozialetan iragarri berri dutenez.
Bikotekideak izateaz gain, dupla artistiko moduan datoz hiru abestiz osatutako lanean. Sare sozialetan ikusi dugunez, hiru abesti hauek izango ditu EPak: "Besos", "Vampiros" eta "Promesa". Lehenaren zati bat entzuteko aukera izan dugu, Rosalíak TikTokera igotako bideo labur honetan.
Diskoaren azala ere ikusi dugu dagoeneko: hondo gorria eta elkarrekin gurutzatuta dauden bi "R", eskuz margotutako mihisean.
Rauw Alejandrok New Yorken emango duen kontzertuarekin bat egingo du kaleratzeak, baina oraindik ez dute argitu albuma bertan aurkeztuko duten.
R¿¿¿ 24/marzo @rauwalejandro pic.twitter.com/qwqFIbXNQN
— R O S A L Í A (@rosalia) March 13, 2023
Irratia zuzenean
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.