09:36

Gaztea

Musika

Rosalíaren “LLYLM”i buruz jakin beharreko guztia

B. F. | EITB Media

Kataluniar artistaren lana aurreikusitakoa baino ordu batzuk lehenago filtratu da sare sozialetan. Lehen aldiz (kolaborazioak kontuan izan gabe), gaztelania eta ingelesa uztartu ditu musikariak.

  • ''LLYLM''en bideotik ateratako irudia

    "LLYLM"en bideotik ateratako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

"LLYM", Lie like you love me esaldiaren siglak, da Rosalíaren azken abestiaren izena. Bertan, gaztelaniaz eta ingelesez kantatzen du artistak, lehen aldiz (kolaborazioak kontuan izan gabe).

Hizkuntzaz gain, estiloan ere fusioaren aldeko apustua egin du kataluniarrak, flamenko musikaren elementuak, popa eta elektronika uztartu baititu.

Letran, maitasunari (eta honen faltari) eta onestasun ezari kantatzen dio artistak, honako esaldiekin: "I don't need honesty, baby. Lie like you love me, lie like you love me. Cover me in a dream. I'll be yours. Who needs the honesty, baby? Lie like you love me, lie like you love me. Maybe at the end it becomes real enough for me" (Ez dut zintzotasunik behar. Esan gezurra, maite nauzun bezala, estali nazazu amets batean. Zurea izango naiz. Nork behar du zintzotasuna? Esan gezurra, maite nauzun bezala. Agian, bukaeran, niretzako nahikoa izango da).

Abestiak bideoklip ofizialik ez duen arren, Rosalíak lyric video bat (abestiaren letra eta hainbat irudi biltzen dituen klipa) plazaratu du YouTuben eta sare sozialetan. Bertan, logela batean ateratako artistaren hainbat argazki ikus daitezke, takoidun bota arrosak jantzita.

Zaleen erantzuna berehalakoa izan da, muturreko iritziekin, Rosalíaren lanekin ohikoa den bezala. Hala ere, aldeko iruzkinak izan dira nagusi. Tartean, badaude ukitu flamenkoen itzulera goratu duten fanak, El Mar Querer diskoarekin antzekotasunak aurkitu baitizkiote.

Filtrazioa

Azken kaleratzeen estrategiari jarraituta, hilabete osoan zehar, Rosalíak hainbat pista utzi ditu sare sozialetan: urtarrilak 27 data partekatu zuen Twitterren eta Rauw Alejandro bikotekidearekin Japonen grabatutako bideo bati abestiaren zati bat jarri zion TikToken plataforman.

Hala ere, oraingo honetan kale egin du artistaren marketin planak. Izan ere, leku guztietan ordu berean publikatu beharrean, estreinaldia herrialde bakoitzeko ordu eremura egokitzea erabaki dute. Eta ez da ondo atera.

Zelanda Berrian beste herrialdeetan baino lehenago irten da kanta, eta munduko beste hainbat tokitako zaleek deskargatzea lortu dute, Spotifyko geolokalizazioa desblokeatzeko programa informatikoen bitartez.

'Motomami'ren biharamuna

Duda izpirik gabe, 2022a artistaren ibilbide musikaleko urterik garrantzitsuena izan da. Motomami diskoaren kaleratzeak mundu mailako kritika eta zaleak aztoratu zituen.

Nazioarteko biran jasotako babesaz gain, akademiaren aitortza ere lortu du artistak. Bada, Motomami diskoak Latin Grammyetako Diskorik Onenaren saria irabazi zuen, errekorreko datua utzita: sari hau bi aldiz irabazi duen emakume bakarra da Rosalía.

Azken diskoaren kaleratzearen eferbeszentziari eutsita, urte berria bide beretik hasi du musikariak. 2023ko lehen hilabetean Louis Vuitton marka entzutetsuaren desfilean eskaini du emanaldia Louvre museoan, Pariseko modaren astearen baitan.

Auto baten gainean, "Candy", "Saoko" eta "Despechá" abestu zituen, baita El Mal Querer diskoko "De aquí no sales" ere.

Zuzeneko galan sekulako erakustaldia egiteaz gain (Motomami diskoko hainbat abestien bertsioak berriak kantatu zituen zuzenean), ekitaldiko musika komisario lanak egin zituen.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean