Gaztea

Jaialdiak

Bad Gyal, Aphex Twin, Samantha Hudson eta Fever Ray, Sónar jaialdiaren 30. edizioan

B. F. | EITB Media

Ekainaren 15, 16 eta 17an izango da, Bartzelonan. Eguneko programazioa (Sónar de Día, Fira de Montjuic espazioan) eta gaueko programazioa (Sónar de Noche, Fira Gran Vian) osatu dute, pop eta elektronika eskaintza oparoarekin.

  • Bad Gyal

    Bad Gyal. YouTubeko bideoklipetik ateratako irudia

Ekainaren 15, 16 eta 17an izango da aurtengo Sónar jaialdia, Bartzelonan. Festibalaren 30. edizioan, Bad Gyal, Aphex Twin, Samantha Hudson eta Fever Ray artistak ikusiko ditugu oholtza gainean, nazioarteko beste hainbat izen handirekin batera.

Eguneko eta gaueko programazioa osatu du antolakuntzak. Lehena (Sónar de Día), Fira de Montjuic izeneko espazioan egingo da, ostegunetik larunbatera. Bigarrena (Sónar de Noche), ostera, Fira Gran Vian izango da, ostiral eta larunbat gauean.

Musika eskaintza oparoaz gain, tailerrak, eztabaidak, erakusketak eta sortzaileen lanen erakuslehio funtzioa duten hamaika ekitaldi izango dira.

Sarrerak

Tiketak eskuragarri daude, hainbat formatutan. Egunekoak, gau eta egunekoak, jaialdi osorakoak eta VIP bonuak eskura daitezke, festibalaren webgunean.